Ava Gardner
Ava Gardner | |
---|---|
(1951) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ava Lavinia Gardner |
Jaiotza | Grabtown (en) , 1922ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Kingston House estate (en) |
Talde etnikoa | Estatubatuarra |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Westminster, 1990eko urtarrilaren 25a (67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Jonas Bailey Gardner |
Ama | Mary Elizabeth Baker |
Ezkontidea(k) | Mickey Rooney (1942ko urtarrilaren 10a - 1943) Artie Shaw (1945 - 1946) Frank Sinatra (1951ko azaroaren 7a - 1957ko uztailaren 5a) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Barton College (en) Newport News High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, autobiografialaria, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
avagardner.org | |
| |
Ava Lavinia Gardner, (Brogden, 1922ko abenduaren 24a - Londres, 1990eko urtarrilaren 25a) aktore estatubatuarra zen. Zazpigarren arteko mito eta XX. mendeko izar handia kontsideratua, Oscar sarietara izendatua izan zen zine klasikoko aktore esatatubatuarra izan zen eta bere edertasun oparo eta fotogenikoagatik zen ezaguna, munduko animalirik ederrena kontsideratu zutelarik [1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ava Lavinia Gardner Brogdenen jaio zen, Ipar Carolinan 1922ko abenduaren 24an. Landa inguruan hazi zen, tabakoa eta kotoia lantzen zuen sei anaia-arrebez osatetutako familia txiro batean. Ava sei anaia-arrebetatik gazteena zen.
Bere ama, Molly, emakume bataiatzailea (bautista) zen, jatorri irlandar-eskoziar eta ingelesak zeuzkana eta aita, Jonas Bailey Gardner, jatorri irlandar eta amerindiarreko gizon katolikoa zen.
Haurrak txikiak zirenean, Gardner familiak Brogdenen zuen jabetza galdu zuen eta, ondorioz, Jonas Gardner zerrategi batean lan egitera joan behar izan zuen eta ama, Molly, Brogdenekoikastetxe nagusiko sukaldari eta giltzain bilakatu zen.
13 urte bete zituenean, zorte hobearen bila, familia osoa Newport Newsera (Virginia)lekualdatu zen, baina patuak ez zion lagundu eta, denbora gutxira, lana aurkitzeko zailtasunaren aurrean, Wilsoneko auzo pobre bat zen Rock Ridgera itzuli beharrean izan ziren. 1935ean, aita Jonas Gardner bronkitisak jota hil zen eta Ava eta bere senideak, graduatzeko helburuz, Rock Ridgeko eskolara joaten hasi ziren. Horrela, Ava Atlantic City Christian Collegen hasiko zen idazkaritza-ikasketak egiten.
18 urterekin, Ava begi berde eta gaztaina-koloreko ilajea zuen gazte ederra bilakatu zen. Honela, 1941ean, New Yorkera bere aizpa zen Beatriz bisitatzera joan zenean, argazkilaria zen bere senarrak, argazki batzuk egiteko baimena eskatu zion eta, emaitzarekin gustura, Bosgarren Etorbidean zuen argazki estudioaren eskaparatean zintzilikatu zituen.
Kasualitateak Barnard "Barney" Duhan eraman zuen argazki haien aurrera eta, Metro-Goldwyn-Mayer estudioetako kazatalentos hark ikusi bezain pronto, Avarekin harremanetan jarri nahi izan zuen. Telefonoa eskatu zuen dendan, baina ez zioten eman eta deitzeko enkargua utzi zuen. Avak Atlantic Christian Collegen jarraitzen zuen ikasten, baina berriro joan zen New Yorkera MGMk han zituen bulegoetan elkarrizketa egiteko. Urte hartan bertan eskaini zioten 7 urte iraungo zuen kontratua eta, 1941ean, eskola utzi eta Hollywoodera joan zen ahizpa Beatrizekin. Arte dramatikoa eta dikzio klaseak hartu behar izan zituen, Ipar Karolinako dejeak ulertezina egiten baitzuen emakume eder haren hizkera.
1942an, protagonista izaten hasi zen filmetan eta hurrengo urteetan aurrekontu ertaineko ekoizpenetan egin zuen lan, hala nola Béla Lugosi handiaren gainbehera garaiko Ghosts on the Loose (1943) edo Three men in white (1944), Van Johnson eta Lionel Barrymorekin batera eginiko komedia-drama.
Ondoren etorriko ziren urrezko urtean bere karreran: Whistle Stop, The Killers, Magnolia eta beste asko.
Atzetik ibili zuen obsesioaren obsesioaz Howard Hughes arlote eta aberatsa, baina Avak, muzin egin zien Howardek eginiko ezkontza proposamen guztiei, nahiz eta eginiko opari eskuzabalak ez zituen inoiz errefusatu[2].
Hiru aldiz ezkondu zen, aktore ezagunekin beti ere. Bere lehen senarra Mickey Rooney izan zen eta harremana ez zen urtebetera iritsiko. Bigarrena Artie Shaw musikari famatua eta hau ere antzeko iraupenean. Hirugarrena eta azkena Frank Sinatra aktore eta abeslari ospetsua izan zen eta sei urtez egon ziren ezkonduta, 1951 eta 1957 artean; bere bizitzako maitasuna izan omen zen. Esan ohi denez, bere zahartzaroan, Franken diskak entzuten ematen zuen denbora asko etxean[3].
Uteroko minbiziak heldu zion eta ebakuntza bat jasan zuen, histerektomia bat egin ziotelarik. Pneumoniak hil zuen Londresen, 1990eko urtarrilaren 25ean, 67 urte zituenean.
Karrera zinematografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrezko urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aukerarik onena 1946an iritsi zitzaion. Whistle Stop thrillerra eskaini zioten, George Raft mitikoaren ondoan paper nagusia izanez. Ernest Hemingwayren lanean oinarrituriko The Killers izan zen beste aukera, Burt Lancaster eta Edmond O'Brienekin batera. Azken film honek sartuko zuen Ava Hollywoodeko industrian.
Hurrengo urteetan etorri ziren The Hucksters, Clark Gablerekin, One Touch of Venus komedia eta The Bribe (1949).
Hemendik aurrera, izar eztabaidaezina izan zen hainbat estudio garrantzitsuk eskeinitako lanak hartuz. Nabarmenduenak izan ziren ondorengoak:
- The Great Sinner drama morala, Gregory Peck eta Ethel Barrymoreren ondoan.
- East Side, West Side (1949), James Mason, Barbara Stanwyck eta Van Heflinekin.
- Pandora and the Flying Dutchman (1951) drama oniriko abangoardista liluragarria, non, Avak James Mason eta Mario Cabré toreatzailearekin egin zuen lan; errodajearen zati handi bat Espainian grabatu zuten eta garaiko prentsako titular guztietan azaldu ziren. Garai honetan, Espainia askotan bisitatu zuen, Madril eta beste hainbat tokietan egon zen eta maitasun kontuak izan omen zituen Luis Miguel Dominguínekin eta beste batzuekin[4].
- Magnolia filmatu zuen, Broadwayko musikal ospetsuaren moldaketa bat. Ziurtasunez eta ondo jardun bazuen ere, azkenean, ekoizleek ez zuten bere ahotsa erabili. Howard Keel eta Agnes Mooreheadekin aritu zen.
- The Snows of Kilimanjaro, Hemingwayren egiten zuen bigarren lana, Afrikan, Gregory Peck eta Susan Haywarden ondoan.
- Mogambo (1953), John Forden film arrakastatsua. Avak itzala egiten zion bertan Grace Kelly ederrari eta Oscar sarietarako izendapena jaso zuen Clark Gable handiaren ondoan.
- Knights of the Round Table egin zuen Robert Taylor eta Mel Ferrerrekin Metroren luxuzko ekoizpenean.
Hemendik aurrera, Avak arazo pertsonal ugari izango ditu eta osasuna ere izurratu egingo zaio. Hala eta guztiz ere, etorriko dira paper onak:
- The Barefoot Contessa, Rita Hayworthen bizitza oinarri zuen istorioa, Humphrey Bogarten ondoan.
Ondoren arrakasta txikiagoa izan zuten filmak etorri ziren, baina artistaren presentziak aberasten dituenak:
- Bhowani Junction, Stewart Grangerrekin.
- The Little Hut, David Nivenekin.
- The Sun Also Rises, Hemingwayren bere hirugarren lana, Tyrone Powerrekin.
- The Naked Maja, Albako dukesaren papera eginez eta Tony Franciosak Goyaren papera egiten zuelarik.
- On the Beach, 1959an Stanley Kramerrek bonba nuklearraren ondorioez egin zuen lana. Avak Gregory Peck eta Fred Astairekin egin zuen lan.
Denbora guzti honetan, artista edertasun fisikoa zuen izarra izan zen eta munduko animalia ederrena zela zioen estudioaren iragarkiak. Avak gorroto zion slogan honi.
Helduaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]60ko hamarkadak hau guztia aldatu zuen, bai Ava Gardner zahartzen ari zelako eta baita publikoaren nahiak aldatzen ari zirelako ere. 1960an, The Angel Wore Red filma egin zuen Dirk Bogarderekin batera. Espainiako Gerra Zibila zuen oinarri, baina Italian grabatu zuten.
Zailtasunak izan zituen maila altuko rolak aurkitzen eta edo komenigarriak izango zitzaizkionak baztertzerako orduan: Sweet Bird of Youth, The Pink Panther edo The Graduate, beste batzuen artean.
Hala ere, film onak ere etorri zitzaizkion garai honetan:
- 55 Days at Peking (1963), Charlton Heston eta David Nivenekin.
- Seven Days in May (1963), hamarkadako film politiko estatubatuar hoberena kontsideratua. Avak Burt Lancaster, Kirk Douglas eta Fredric Marchen ondoan egingo du lan.
- 1964an, Tennessee Williamsen antzerki-obran oinarritutako John Hustonen The Night of the Iguana filmaren protagonista izan zen, Richard Burton eta Deborah Kerrren ondoan nabarmenduz.
Era berean, horrelako arrakasta komertziala ez bazuten izan ere, gogoan izan behar dira John Hustonen superprodukzioa izan zen The Bible: In the Beginning...(1966) eta Mayerling (1968), Omar Sharif eta Catherine Deneuvekin egin zuena.
1969tik aurrera, Gardner Londresen geratu zen bizitzen, erdi-erretiraturik.
70ko hamarkadan, The Life and Times of Judge Roy Bean (1972) eta Earthquake (1974) filmak arrakasta handi izan zuten, zinta itxuroso, estimagarri eta Avaren interpretazio bikain eta fisiko heldu ederrarekin.
Britainiar thriller batean ere bereizi zen 1975ean. Aktoreak protagonismoa Dirk Bogarde ahaztezinarekin eta Timothy Daltonekin partekatzen zuen, heriotza erabakitzen zuen gizona.
Gardner porrot komertzial izugarria izango zen 1976an kaleratutako The Blue Bird filman ere agertu zen, Elizabeth Taylor, Jane Fonda eta Cicely Tysonekin batera.
Geroago etorri ziren hurrengoak:
- The Cassandra Crossing (1977), Sophia Loren, Burt Lancaster, Richard Harris, Martin Sheen eta O.J. Simpsonekin.
- The Sentinel (1977) terrorezko filma, Christian Raines eta Chris Sarandonekin batera.
- City on Fire (1979).
- Harem, Omar Sharif eta Knots Landingekin batera.
- Anno Domini, Neron enperadorearen ama zen Agripinaren paperean.
- The Long Hot Summer (TV), Jason Robards, Don Johnson eta Cybill Shepherdekin.
Filmagintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luzemetraiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shadow of the Thin Man (1941)
- H. M. Pulham, Esq. (1941)
- Babes on Broadway (1941)
- Joe Smith, American (1942)
- Mighty Lak a Goat (1942)
- This Time for Keeps (1942)
- Kid Glove Killer (1942)
- Sunday Punch (1942)
- Calling Dr. Gillespie (1942)
- Reunion in France (1942)
- Hitler's Madman (1943)
- East Side Kids (1943)
- Young Ideas (1943)
- DuBarry Was a Lady (1943)
- Ghosts on the Loose (1943)
- Swing Fever (1943)
- Lost Angel (1943)
- Two Girls and a Sailor (1944)
- Three Men in White (1944)
- Maisie Goes to Reno (1944)
- Blonde Fever (1944)
- She Went to the Races (1945)
- Whistle Stop (1946)
- The Killers (1946)
- Singapore (1947)
- The Hucksters (1947)
- One Touch of Venus (1948)
- The Bribe (1949)
- The Great Sinner (1949)
- East Side, West Side (1949)
- Pandora and the Flying Dutchman (1951)
- My Forbidden Past (1951)
- Show Boat (1951)
- Lone Star (1952)
- The Snows of Kilimanjaro (1952)
- Ride, Vaquero! (1953)
- The Band Wagon (1953)
- Mogambo (1953)
- Knights of the Round Table (1954)
- The Barefoot Contessa (1954)
- Bhowani Junction (1956)
- The Little Hut (1957)
- The Sun Also Rises (1957)
- The Naked Maja (1958)
- On the Beach (1959)
- The Angel Wore Red (1960)
- 55 Days at Peking (1963)
- Seven Days in May (1964)
- The Night of the Iguana (1964)
- The Bible: In the Beginning (1966)
- Mayerling (1968)
- Tam-Lin (1970)
- Go west (1971) (F.A.D)
- The Ballad of Tam Lin. (1969) aka: The Devil's Widow (1972)
- The Life and Times of Judge Roy Bean (1972)
- Earthquake (1974)
- Permission to Kill (1975)
- The Blue Bird (1976)
- The Cassandra Crossing (1976)
- The Sentinel (1977)
- City on Fire (1979)
- The Kidnapping of the President (1980)
- Priest of Love (1981)
- Regina Roma (1982)
- A.D. Anno Domini (TV, 1984)
- Harem (TV, 1985)
- Knots Landing (TV, 1985)
- The long hot summer (TV 1985)
- Maggie (Tv, 1986, estreinatu gabe)
Laburmetraiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fancy Answers (1941)
- We Do It Because (1942)
- Mighty Lak a Goat (1942)
- Some of the Best (1949)
- On the Trail of the Iguana (1964)
- Vienna: The Years Remembered (1968)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.rtve.es/alacarta/videos/dias-de-cine/dias-cine-20-anos-sin-ava-gardner/685638/
- ↑ (Gaztelaniaz) http://cultura.elpais.com/cultura/2006/01/25/actualidad/1138143601_850215.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/larevista/num110/textos/fran1.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/elmundo/2008/04/18/cultura/1208477327.html
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ava Gardner |
- (Ingelesez) Ava Gardnerren museoa