Up (2009ko filma)
Up 2009ko 3D animaziozko estatubatuar filme bat da. Komedia eta drama nahasten dituen film hau Pixar Animation Studios eta Walt Disney Picturesek ekoiztu zuen. Pete Docter izan zen zuzendaria eta Carl Fredricksen (Ed Asner) izeneko agurea eta Russell (Jordan Nagai) izeneko esploratzaile talde bateko kide baten harteko harremana da gai nagusia. Bere etxeari milaka globo jarrita 78 urteko Carlek Hego Amerikara joateko ametsa betetzen du, bere emaztearekin beti amestu zuen bidaia. Filmeak Michael Giacchinoren musika du.
2009ko maiatzean estrenatu zen eta Canneseko Film Festibala ireki zuen, lehen aldia 3D film batek egiten zuela. Arrakasta handia izan zen, bai publiko zein kritika aldetik, eta hasierako minutuek erakusten duten Carl eta Ellieren bizitzaren laburpenak txalo ugari jaso zituen. Bost nominazio izan zituen Oscar Sarietarako, Filmerik Onenaren kategoria barne. Bigarren aldia izan zen animaziozko filme batek nominazio hori jaso zuela, Beauty and the Beasten ostean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009ko filmak
- Pete Docterrek zuzendutako filmak
- Bob Petersonek zuzendutako filmak
- Pete Docterrek idatzitako filmak
- Bob Petersonek idatzitako filmak
- Jonas Riverak ekoitzitako filmak
- Pixarrek ekoitzitako filmak
- Pixar filmak
- Alarguntzari buruzko filmak
- 3D filmak
- Animaziozko film onenaren Oscar Sariaren irabazleak
- Walt Disney Picturesek ekoitzitako filmak