Thais Villas
Itxura
Thais Villas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Thais Villas Aribau |
Jaiotza | Fraga, 1974ko urriaren 2a (50 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Òscar Dalmau Alcaine (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | La Sexta TV3 |
Thais Villas Aribau (Fraga, Huescako probintzia, 1974ko urriaren 2a) espainiar kazetari bat da. Santi Villas kazetariaren arreba ere bada. Òscar Dalmau kataluniar irrati esatari eta telebista aurkezlearen bikotea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, Thaisek hainbat hedabidetan lan egin du, tartean El programa de Ana Rosa (Telecinco), Abierto por la mañana (Telemadrid), 4 i acció (TVE Catalunya) edo Última sessió (Barcelona Televisió). Punto Radio, COM Ràdio, RAC 1 eta Catalunya Ràdio irrati kateetan ere kolaborzatzailea izan da. Marie Claire aldizkarian ere kolaborazioak egin izan ditu.
2006. urtetik aurrera La Sexta kateko El Gran Wyoming umoristak aurkeztutako El Intermedio saioan erreportajeak egiten ditu.