SEAT 128
SEAT 128 | |
---|---|
Ekoizlea | SEAT S.A. |
Marka | SEAT S.A. |
Ekoizpen urteak | 1976–1980 |
Ekoizpen lekuak | Espainia |
Ondorengoa | SEAT Ronda (en) |
Segmentua | Turismo-ibilgailu eta coupé |
Karrozeria | 3 ateko hatchback |
Motorra | 1.197 cc (1200) 1.438 cc (1430) |
Bataila | 2,220 |
Luzera | 3,830 |
Zabalera | 1,560 |
Altuera | 1,260 |
Pisua | 850 |
Harremanak | Fiat 128 3P |
SEAT 128 coupé motako deportibo bat izan zen, hiru ate zituena. SEATek modelo hau fabrikatu zuen 1976tik 1979ra, FIATen lizentziarekin.
1976ko azaroan fabrikatzen hasi zen eta 1981ean bukatu. Erabiltzen zuen motorra Aurelio Lampredik sortu zuen. Motorrak lau zilindro zituen, eta bi bertsio zeuden: 1197 zentimetro kubikokoa bata, 1438koa bestea.
Autoaren erosle motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modelo honek ez zuen salmenta askorik izan. Izan ere, askoz merkeagoak ziren gainerako modelo gehienak, adibidez Seat 124 D Especial 1430. Seat 128a 124a baino txikiagoa zen; beraz, kapritxo bat zela esan liteke. Garai hartan, aberats jendeak erosten zuen modeloa zen, hain zuzen ere.
Hagunak, tapizeria eta koloreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unitate batzuek cromodora hagunekin atera zituzten, baina hori aukerazkoa zen. Automobil-modeloaren koloreak hurrengoak izan ziren: gorri rallye, zuria Seat 233, berde marina, urdin iluna 456 eta beixa sahara. Azken unitateenak , ordea, beixa agaro, gorri oxido eta berde galizia.
Bi tapizeria zeuden. Tapizeria urdinak kolore zuri eta urdin iluneko kotxeentzat ziren eta tapizeria marroia besteentzat.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]