Edukira joan

Richar Vaquero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richar Vaquero

(2023)

Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea

2023 -
Hautetsia: 2023ko Espainiako udal hauteskundeak

Podemos Euskadiko, Bizkaiako koordinatzaile

2021 -

Podemos Ahal Dugu Sestaoko idazkari nagusi

2019 - 2021 - Pablo Fernández
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRicardo Vaquero Moreno
JaiotzaErandio1974ko maiatzaren 27a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSestao
Familia
Ezkontidea(k)Soraya Pereira
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea diplomatura : irakaskuntza
Euskal Herriko Unibertsitatea Q6135278 Itzuli
Euskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : psikopedagogia
Euskal Herriko Unibertsitatea master
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikopedagogoa, gizarte hezitzailea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Berriztu
Izengoitia(k)Richar
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos Euskadi

Facebook: richar.vaqueromoreno Twitter: ritxalvm Instagram: ritxal Edit the value on Wikidata

Ricardo Vaquero Moreno (Erandio, Bizkaia, 1974ko maiatzaren 27a -), Richar Vaquero izenez ezagutua, bizkaitar psikopedagogo, hezitzaile sozial eta politikaria da.

Gaur egun batzarkidea da Bizkaiko Batzar Nagusietan eta foru-legebiltzarreko mahaieko kidea ere.[1]

Erandion jaio zen. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) irakaskuntza diplomatura ikasi zuen. Ondoren psikopedagogian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) ere, ikerketa sufizientziarekin bukatuz. Horrez gain masterra ere egin zuen pedagogian EHUn.[2]

Gaur egun, irakasle eta psikopedagogo klinikoa da. Berriztu elkartean lan egin du hogei urtez eta adingabeen zentro baten zuzendari da.[2]

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Podemos alderdiko kide izan da hasieratik, 2014. urtearen ingurutik. Sestaoko udalerrian Podemos alderdiaren hasierako sorreran lagundu zuen, "Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)" (BAD-SSP) hautesle-elkartea sortzen lagunduz, beste kide batzuekin batera, hala nola, Inma Arias, Soraya Pereira, Montserrat Roca, Isidoro Temprano edota Ángela Sevilla.

Miren Gorrotxategi, Inma Arias, Eneritz de Madariaga eta Richar Vaquero. Bilbo, 2023.

Gaur egun, Podemos alderdiaren kide da eta Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiaren kide. Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiko idazkari nagusia izan zen 2019tik 2021ra arte.[3][4]

2021 urtetik Podemos Ahal Dugu alderdiaren Bizkaiko koordinatzailea da.

2023ko Euskal Autonomia Erkidegoko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, Bizkaiko Batzar Nagusietarako batzarkide hautagaia eta zerrendaburua izan zen Enkarterrietako barrutitik, Elkarrekin Bizkaia koalizioaren partez (Podemos, IU, Equo eta Alianza Verde) eta Eneritz de Madariaga Bizkaiko Ahaldun Nagusigaia izanik. Eserlekua lortu zuen batzarkide gisa Bizkaiko foru legebiltzarrean.[5][6][7][8][9][10]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Podemos-Ahal Dugu Sestao-ko kideak "Zaporeak" GKE-ko kideekin batera 2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarek kaltetutako errefuxiatuentzako elikagai bilketan. Sestao, 2023. Besteak beste, Richar Vaquero, Isidoro Temprano, Pablo Fernández, Inma Arias, Montserrat Roca eta Óscar Alabalat.

Sestaon bizi da. Soraya Pereira politikariarekin ezkonduta dago. Bi alaba ditu.


Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Richar Vaquerok lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Hautagaitza Barrutia Postua Emaitza Erreferentzia
2015eko udal hauteskundeak Bai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao) Sestao ?.a (21etik) Ez hautetsia
2019eko udal hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Sestao Sestao 8.a (21tik) Ez hautetsia
2023ko udal hauteskundeak Elkarrekin Sestao (Podemos-IU-Equo-Aliantza Berdea) Sestao ? Ez hautetsia
2023ko foru hauteskundeak Elkarrekin Bizkaia (Podemos-IU-Equo-Aliantza Berdea) Enkarterri 1.a (13tik) Hautetsia
2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Elkarrekin Podemos-AV Bizkaia 5.a (25etik) Ez hautetsia [11][12][13][14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Dugu, Ahal. «Eneritz de Madariaga y Richar Vaquero: “Estamos contentas de poder tener representación en un órgano en el que se toman decisiones importantes”» Ahal Dugu (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  2. a b Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2022). «Ricardo Vaquero Moreno. Elecciones Primarias 2022. Candidaturas a Elecciones Municipales 2023. Podemos Euskadi.» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  3. Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2019). «Ricardo Vaquero Moreno. Elecciones Primarias 2019. Candidaturas a Elecciones Municipales 2019. Podemos Euskadi.» primariasmunicipales2019.podemos.info jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-25) (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  4. (Gaztelaniaz) Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2019). Elecciones a la Secretaría General de Sestao. Renovación de cargos orgánicos. Podemos Euskadi 2019.. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-24).
  5. (Gaztelaniaz) «Un total de 24 mujeres y 27 hombres ocuparán asiento en las Juntas Generales de Bizkaia este mandato» La Vanguardia 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  6. Press, Europa. (2023-05-29). «Un total de 24 mujeres y 27 hombres ocuparán asiento en las Juntas Generales de Bizkaia este mandato» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  7. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2023-06-22). «Elkarrekin entra en la Mesa de las Juntas Generales de Bizkaia con el apoyo de Bildu y queda fuera el PP» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  8. (Gaztelaniaz) Atxutegi, Aitziber. (2023-06-23). «Un acuerdo entre EH Bildu y Podemos evita la presencia del PP en la Mesa» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  9. (Gaztelaniaz) Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2024). Elecciones Primarias 2024. Candidaturas a Elecciones al Parlamento Vasco 2024. Podemos Euskadi.. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-27).
  10. Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2024). Ricardo Vaquero Moreno. Elecciones Primarias 2024. Candidaturas a Elecciones al Parlamento Vasco 2024. Podemos Euskadi.. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-28).[Betiko hautsitako esteka]
  11. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2024-03-20). «Lista completa de los candidatos a las elecciones en País Vasco 2024: estas son todas las candidaturas» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  12. (Gaztelaniaz) «Estas son las candidaturas oficiales de Bizkaia de cara a las elecciones vascas» EITB 2024-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  13. Éstas son las candidaturas por Bizkaia para las elecciones autonómicas del 21 de abril. (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  14. Irratia, Ataun. (2024-03-25). «Ataun Irratia | Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Bizkaiko hautagai-zerrendak» Ataun Irratia (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]