Plentziako geltokia
Plentzia | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Geltoki kalea, 1; 48620 | |||||||
Udalerria | Plentzia, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | PLE | |||||||
Gunea | 3. gunea | |||||||
Irekiera | 1893ko irailaren 15 1995ko azaroaren 11 2017ko apirilaren 10[1] | |||||||
Itxiera | 2015eko apirilaren 2a[2] | |||||||
Bidaiariak | 459.203 (2017)[3] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 3 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | Etxebarri ↔ Plentzia | |||||||
Bizkaibus | A3451 Areeta ↔ Armintza A3499 Plentzia ↔ Gorliz | |||||||
Bestelakoak | Taxi Bizimeta |
Plentzia Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerrian dagoena. Jatorrizko tren geltokia 1893ko irailaren 15ean ireki zen, eta gaur egungoa 1995ko azaroaren 11n, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean dago. Udalerriko geltoki bakarra da eta 1. linearen geltoki-burua da.
Plentziako itsasadarraren ezkerraldean kokatuta, bertatik herriko erdigunera ailegatzeko oinezkoentzako zubia dago, Geltokiko zubia izenekoa.
Geltokia eta Urdulizko geltokiaren arteko tartea trenbide bakarrekoa da, eta Bilboko metroaren luzeena da, bost minutuko iraupenarekin.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak sarbide bakarra du, Geltoki kalean arrapala eta eskaileraz hornitutakoa. 2015eko apirilaren 2ra arte, sarbidea BI-2122 errepidean zegoen, baina 2017ko apirilaren 10era arte egindako lanen ondoren, sarbide berria eraiki zen Geltoki kalean, eta sarbide zaharra itxi zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plentziako geltokia 1893ko irailaren 15ean ireki zen lehen aldiz, Areetatik Plentziarako Burdinbide Konpainiaren eskutik. Areetan Bilbotik Areetarako Burdinbidearekin lotura zegoen, eta 1901. urtetik aurrera Bilbo eta Plentzia arteko bidaiak burutzen hasi ziren.[4]
1947an Bilbo-Plentzia trenbidea Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS) (Bilboko Hiri inguruko Trenbide eta Garraioak) enpresa sortu berrira pasa zen. Ordurako geltokia elektrifikatuta zegoen. FTS-k trenbidea ustiatzen zuela, 1970ean Plentzia eta Urdulizko geltokien artean tren istripu handia jazo zen, 33 hildako izan zirela.[5]
1977ko abenduaren 30ean, FTS-k zituen oztopo ekonomikoak zirela medio, trenbidearen ustiapena Espainiar estatuko FEVE enpresa publikora pasa zen, eta hurrengo urteko abenduaren 15ean Eusko Kontseilu Nagusiaren esku gelditu zen. 1982ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzak sortutako Eusko Trenbideak enpresak hartu zuen lekukoa.
Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Garraio Partzuergoari eman zion Bilbo eta Plentzia arteko trenbidea, Bilboko metroaren 1. linea sor zezan. Hala, 1995eko azaroaren 11tik aurrera Plentziako geltokia Bilboko metroaren parte da. Aintzinako tren geltoki parean, hura mantenduta, estalpeko geltoki berria eraiki zen.
2015eko apirilaren 2an geltokia zerbitzuz kanpo utzi zen, Urdulizen zegoen pasonibela kendu eta Urdulizko geltokia lurperatzeko lanen ondorioz. Metro zerbitzua ordezkatzeko Plentzia eta Sopelako geltokien artean autobus zerbitzua eskaini zen.[6]
2017ko apirilaren 10ean Sopela-Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.[7] Geltokia berrirekitzearekin batera sarbide eta bestibulu berriak estreinatu ziren, eta aurreko sarbidea itxi zen.
2018ko irailaren 16an Areeta-Plentzia trenbidearen 125. urteurrena ospatu zuen Metro Bilbaok, Aurrera izeneko 1898ko lurrunezko tren-makina trenbidean ezarriz eta Plentziako geltokia arte oroitzapenezko bidaia eginez.[8][9]
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Gainera, Geltokiko zubia gurutzatuz Bizimeta bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoaren Plazatxoa izeneko mailegu puntua dago. Hurrengo autobus lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Bidaiariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[10]
2015eko apirilaren 2an Sopela-Plentzia tartea zerbitzuz kanpo utzi zen, Urdulizen zegoen pasonibela kendu eta Urdulizko geltokia lurperatzeko lanen ondorioz.
2017ko apirilaren 10ean Sopela-Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
2017an martxan jarritako sarbide berria.
-
Geltokiaren eraikina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Metro Bilbao. «Bus Sopela-Plentzia. Ordutegien aldaketa» (Noiz kontsultatua: 2017-07-20).
- ↑ Metro Bilbao. «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
- ↑ SpanishRailway. «Ferrocarril de Bilbao a Las Arenas y Plencia» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
- ↑ hiru.com. «Tren Bilbao-Plentzia» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
- ↑ Metro Bilbao. «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
- ↑ Metro Bilbao. «Bus Sopela-Plentzia. Ordutegien aldaketa» (Noiz kontsultatua: 2017-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Línea Areeta-Plentzia: 125 años de ‘chacachá’. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
- ↑ Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. «FV104. Aurrera lurrunezko tren-makina. EMSIME» apps.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |