Oxidasaren proba
Oxidasaren proba laborategian bakterioak identifikatzeko erabiltzen den teknikaren bat da.
Oinarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikrobio aerobioek, arnasketa izeneko prozesu biokimikoaren bidez, oxigeno molekularra oxidatzen dute, zitokromoek parte hartzen duten arnas katearen bide katabolikoan (glukolisi eta Krebs zikloaren ondoren gertatzen dena). Zitokromo-oxidasa entzima (oxidasa ere deitua) arnas kate horren azken kate-maila da, elektroiak oxigenoari ematen dizkiona.
Bakterio asko zitokromo-oxidasa entzimaren jabeak dira. Bakterio horiek erraz oxidatzen den erreaktibo batekin kontaktuan jartzerakoan oxidasaren jarduera antzematen da. Erreaktibo horrek ez du kolorerik egoera erreduzituan, eta kolorea hartzen du oxidatzerakoan.
Bakterio anaerobioek ez dute oxidasarik.
Prozedura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hutsik dagoen Petri plaka batean iragazi-papera ipini. Ereite-euskarri batekin agarrean hazitako kolonia baten inokulua hartu, eta iragazi paper gainean jarri.
Paper gainean dagoen inokuluari oxidasaren erreaktiboaren 3 tanta gehitu, eta kolorearen agerpenari so egin.
- oxidasa (+): arrosa edo lila kolorea agertzen da inokuluan, segundo gutxitan
- oxidasa (-): hasierako kolorea mantentzen da.