Edukira joan

Osagaiz (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osagaiz (aldizkaria)
Motaaldizkari zientifiko
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
ArgitaletxeaUdako Euskal Unibertsitatea eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Banaketa
Maiztasuna1 urte
Historia
ZuzendariaJose Ramon Furundarena Salsamendi
Identifikadoreak
ISSN2530-9412

osagaiz.eus
Inguma: http://www.inguma.eus/erakundea/ikusi/osagaiz

Osagaiz osasun-zientzien euskarazko aldizkari akademikoa da. Bi elkarteren artean sortu zuten 2017an lankidetzan: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiei buruz artikulu zientifikoak argitaratzen ditu ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Euskal komunitate zientifikoak egiten dituen aurkikuntza zientifikoetarako transferentzia-tresna izan nahi du.[1]

Zuzendaria Jose Ramon Furundarena mediku usurbildarra da. Hematologia eta hemoterapian espezializatuta dago Donostia Unibertsitate Ospitalean, eta EHUko irakaslea ere bada.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]