Edukira joan

Orain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau bizi dugun uneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orain (argipena)».

Oraina bizi dugun unea da, hau da gure ekintzak gauzatzen ditugun garaia. Gizakiaren pertzeptzioa orainera mugatzen da iraganeko gertakariak gogoratu eta etorkizunekoak aurrikusi ditzake baina sekula ez bizi edo nabaritu.

Fisika klasikoan gertakari baten oraina bere denbora koordenatu bera duten gertakari orok osatzen du, horrela A eta B gertakariak aldi berean gertatzen badira orain berdina dute.

Erlatibitate berezia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
espazio denbora diagrama batean argi konoaren kanpoko gertakariek osatzen dute erpinean dagoen gertakariaren oraina

Erlatibitate bereziaren arabera espazio denborako gertakari baten oraina gertakari horrengan eraginik ez duten eta gertakariak eragiten ez dituen puntuek osatzen dute, hau da, gertakariaren oraina gertakariaren iragan edo etorkizunetik kanpo dauden gertakariek osatzen dute. Gertakariaren oraina espazio-denbora diagrama batean iragan eta etorkizuna mugatzen dituen argi konoaren kanpoaldea legoke. Argi izpiek espazio denbora jarraieko A gertakaritik B gertakarira eta B gertakaritik A gertakarira joaterik ez badute orduan B eta A puntuek orain bera izango lukete.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora
Lehena Oraina Geroa
2024ko abenduaren 3a, Asteartea, 03:15 (UTC)