Edukira joan

Nakba

Wikipedia, Entziklopedia askea
1948ko palestinar errefuxiatuak Galilea uztean, 1948ko urria edo azaroa.

Nakba[1] (arabieraz: النكبة‎, "hondamena") edo palestinar exodoa (arabieraz: الهجرة الفلسطينية‎, al-Hijra al-Filasteeniya) Palestinako Britainiar Mandatuaren gerra zibilean (1947-1948) eta 1948ko Arabiar-israeldar Gerran zehar 700.000 palestinar baino gehiagok bere etxetik egotzi edo ihes egin zutenean gertatu zen. Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) 711.000 palestinar zirela dio.[2] Errefuxiatuen ondorengoak kontuan hartuta, egun 4 milioi inguru dira.[3][4] Exodo honek arabiar–israeldar gatazkaren auzi nagusienetariko bat sortu zuen.

NBEren esanetan, zentsu hertsian, 700.000 horietatik heren bat (100.000 Libanon, 60.000 Sirian, 70.000 Transjordanian, 7.000 Egipton eta 4.000 Iraken) baino ez dira «errefuxiatuak». Gazako Zerrendara joan ziren 190.000 eta Zisjordaniara joan ziren 280.000 palestinarrak «tokialdatuak» baitira. Harrezkero, errefuxiatuen estatusak eta aldarrikatzen duten itzultzeko eskubideak erabat sumindu dute eskualdeko politika.

Urtero, maiatzaren 15ean palestinarrek, Israelgo Estatuaren sorreraren egun berean, "Nakba eguna" (arabieraz: يوم النكبة‎, yawm al-nakba) ospatzen dute exodo hau gogorarazteko.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]