Mutiloa (Gipuzkoa)
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutiloa».
Mutiloa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Mutiloa udalerriaren ikuspegi orokorra. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Mutiloa | ||||||||||
Alkatea | Iñaki Ugalde Alustiza | ||||||||||
Posta kodea | 20214 | ||||||||||
INE kodea | 20057 | ||||||||||
Herritarra | mutiloar | ||||||||||
Ezizena | txerrigorrik | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°01′19″N 2°16′22″W / 43.022°N 2.2728°W | ||||||||||
Azalera | 9 km² | ||||||||||
Garaiera | 239 m | ||||||||||
Distantzia | 50 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 262 (2023) 3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 29,11 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 58,49 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 22,73 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 142,86 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 86,67 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -10,5 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,5 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 94,64 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 76.34 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1617 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | http://www.mutiloa.eus/eu/ |
Mutiloa Gipuzkoako hegoaldeko landa-udalerri bat da, Goierriko eskualdekoa. 244 biztanle zituen 2016. urtean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mutiloak mugakide ditu iparraldean Gabiria eta Ormaiztegi; hegoaldean Zerain eta Segura; ekialdean Idiazabal; eta mendebaldean Legazpi (Urola Garaia).
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrigune nagusia parrokia-elizaren, udaletxearen eta plazaren inguruan bilduta dago. Gaur egun, biztanle guztien %20, gutxi gorabehera, bertan bizi da.
Beste auzuneen artean, Lierni aipatzekoa da, izen bereko baselizaren inguruan osatua baitago. Mutiloarren %10 barne hartzen du.
Gainerako biztanleak (% 70) auzo hauetan banatzen dira:
- Elbarrena: Herriko behealdean eta Mutiloa errekaren ibarrean kokatuta, Segurarako bidean.
- Ergoena: Herriko goialdean eta Troia errekaren haranean.
- Gerriko.
- Lenkaran: Ergoena eta herrigune nagusiaren artean.
- Lierni: bertan Lierniko baseliza dago.
- Murgiondo Aldea: Zerain aldera kokatuta.
- Mutiloa Bildua: Mutiloako herrigunea kokatzen den auzoa da.
- Urbizuaran: Liernitik hurbil.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1144. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mutiloako herria. Segurako herriaren mende egon zen Mutiloa 1384. urtetik 1615. urtera, Filipe III.a Espainiako erregearen eskutik hiri-gutuna jaso zuen arte.[3][4]
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- KZ gunea[8]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia-jarduera nagusiak industria (eraikuntza, janari-industria; langileen % 58,4) eta nekazaritza (bazka-landareak, barazkiak, ardiak eta behiak; langileen % 25,75) dira. Langile askok inguruko herrietako industrietan lan egiten du, eta baserriko lanak bigarren lanbide ditu.
Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: lehen sektorea BEGaren %13,7; bigarren sektorea %2,3; hirugarren sektorea %77,3; eta eraikuntza %6,6.[9]
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko udal hauteskundeetan Mutiloako Herri Kandidaturak 128 boto lortu zituen.[10][11] Iñaki Ugalde aukeratu zuten alkate[12], bosgarren aldiz.[13]
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Mutiloako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[14] | |
Juan Inchausti[14]/ Insausti[15] Balda | 1979 | 1983 | Agrupación de Electores Independientes | |
Silverio Zabaleta[15] | 1983 | 1987 | Independenteak | |
1987 | 1991 | Mutiloako Herri Kandidatura | ||
1991 | 1995 | Independenteak | ||
1995 | 1999 | Mutiloako Herri Kandidatura | ||
1999 | 2003 | Mutiloako Herri Kandidatura | ||
Iñaki Ugalde Alustiza[13] | 2003 | 2007 | Mutiloako Herri Kandidatura | |
Iñaki Ugalde Alustiza[13] | 2007 | 2011 | Mutiloako Herri Kandidatura | |
Iñaki Ugalde Alustiza[13] | 2011 | 2015 | Mutiloako Herri Kandidatura | |
Iñaki Ugalde Alustiza[13] | 2015 | 2019 | Mutiloako Herri Kandidatura | |
Iñaki Ugalde Alustiza[12][16][17] | 2019 | Jardunean | Mutiloako Herri Kandidatura |
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an 250 biztanle zituen herriak, horietatik %20,8k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %1,6 ziren.[9]
Mutiloako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mutiloako biztanle ia guztiak euskaldunak dira. Eustaten arabera, 2016an herritarren %85,17 zen euskalduna.[9]
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mañastegizar eta Murgiaran baserriak Kultura Interesdun Ondare izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak.
- Aipagarri dira XVIII. mendean berritutako San Migel eliza[3][18], Ama Birjina Lierniakoaren ermita (XVI. mendekoa)[3][19] eta Apaolazatarren oinetxea.
- Errotatxo errota eta baserria (XIX. mendekoa)[3][20]
- Mutiloako Meatze Trenbidea. XIX. mende bukaerako burni-meatzearen trenbidea da. Gaur egunean oinez edo bizikletaz egin daitekeen bide berde hau Compañía Minera de Mutiloa S.A. enpresak eraiki zuen. Barnaola baserretik Ormaiztegiko Danborreraino 4,5 kilometro egiten ditu, eta 40 metroko desnibela baino ez ditut. Bukaera Ormaiztegi parean dago baina goi-goian mendian (Danborreko instalazioak), bertan trenbide zaharra bitan banatzen zen batetik Compañía Minera de Mutiloa S.A. eta bestetik Cerain Iron Ore C. Ltd enpresek mea lantzeko zituzten instalazioak. Bidean zehar lubakiak drenajeak, zubi bat eta lokomotorak konpontzeko etxea (Makinetxe) ikus daitezke.[21][22]
Mutiloar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jon Ander Insausti (1992-), txirrindulari ohia.
- Pello Olaberria (1994-), txirrindulari ohia.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mutiloako presa
-
Minetako bistak
-
San Migel Eliza
-
Errotatxo
-
Lierniko Andra Mari ermita
-
Lierniko Andra Mariaren ermita 1914an
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c d «Historia» Mutiloa (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ «MUTILOA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ «Frontoia» Mutiloa (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ «Haurreskolak - Mutiloa-(e)ko auzoak eta zentroak» www.haurreskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ «KZgunea» Mutiloa (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ a b c «Web Eustat. Mutiloako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ «Hauteskundeak» Mutiloa (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Goierri: Los alcaldes, municipio a municipio» El Diario Vasco 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ a b c d e «Iñaki Ugalde: "Erreleboa lehenago edo beranduago etorri beharko da"» Goierriko Hitza 2015-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
- ↑ a b «MUTILOA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
- ↑ «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
- ↑ Mutiloako Udala. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- ↑ «San Miguel Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ «Lierniko Ama Birjinaren Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ «Errotatxo errota eta baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ Mutiloako Meatze Barrutia | BIDE BERDEA. (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
- ↑ «Mutiloako Meatze Trenbidea | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Mutiloako auzoak | ||
---|---|---|
Elbarrena • Ergoena • Gerriko • Lenkaran • Lierni • Murgiondo Aldea • Mutiloa Bildua • Urbizuaran |