Edukira joan

Moskuko Estatu Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biologia eta lurraren ikerketa fakultateen eraikina
Gaur egun, eraikin zaharra, ikasketa orientazioaren departamenduaren etxea da
Unibertsitatearen eraikin nagusiak Mokhovaya kalean, 1798.

Moskuko Estatu Unibertsitatea, bere izen osoa Moskuko Estatu Unibertsitatea M. V. Lomonosov delarik (errusieraz Московский государственный университет имени М. В. Ломоносова, МГУ MGU laburtua), egungo Errusiako unibertsitaterik handi eta antzinakoena da, 1755ean sortua izan zena. 1940an, unibertsitatea, bere sortzailea izan zen Mikhail Lomonosov zientzialariaren izenarekin berrizendatua izan zen. 1953tik, Txolarren Muinoetan (Vorobyovy Gory) kokatutako Moskuko etxe orratzik (Vysotniye Zdaniya) enblematikoenetako bat hartzen du. 2004an, unibertsitate honek, 4000 irakasle, 31.000 ikasle eta doktoratzen ari ziren beste 7.000 pertsona zituen.

Unibertsitatea, 1755eko urtarrilak 25ean sortu zen juliar egutegiaren arabera, edo urte horretako urtarrilak 12an gregoriotar egutegiaren arabera, Petri I.a Handiaren alaba zen Elizaveta Petrovna enperatrizaren dekretu baten bidez. Ordutik, urtarrilak 25, Ikasleen eguna bezala ospatzen da Errusia osoan. Gainera, egun horretan, unibertsitateko udazkeneko seihilabeteko azterketak amaitzen dira, eta, Tatyanaren urtemugarekin bat egiten duenez, egunak, Tatyanin Dyeñ izena ere jasotzen du. Katalin II.a Errusiakoaren erregealdian, unibertsitatea, Mojovaya kaleko eraikin neoklasiko batzuetara eraman zen.

1905ean, erakunde sozial demokratiko bat sortu zen unibertsitatean tsarra boteretik bota eta herrialdea errepublika bihurtzeko. Tsarraren gobernuak, erantzun bezala, zenbait alditan itxi zuen unibertsitatea. 1911n, protesta handiak egon ziren tsarraren tropak unibertsitateko kanpusean sartu zirenean zenbait irakasle atxilotuz. 130 zientzialari et irakaslek modu masiboan dimititu zuten, horien artean, Nikolai Dmitrievitx Zelinski, Piotr Nikolayevitx Lebedev eta Serguei Alekseyevitx Chaplygin bezain azpimarragarriak. Zenbait milaka ikasle ere, unibertsitatetik kanporatuak izan ziren urte horretan.

1917ko iraultza sozialistaren ondoren, unibertsitatea, klase herrikoientzat ere ireki zen, eta ez soilik burges aberatsentzat. 1919an, matrikula kostuak ezabatu eta klase apaleko ikasleek, Unibertsitatera joateko azterketak presta zitzaketen instalakuntzak abildu ziren. 1940an, unibertsitatea, bere sortzailea izan zen Mikhail Lomonosov zientzialariaren izenarekin berrizendatua izan zen.

Eraikin nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953tik, Unibertsitatearen aretorik garrantzitsuenak Vorobyovy Goryn daude (Leninen muinoak 1935 eta 1999 bitartean). Eraikin hau, Lev Vladimirovitx Rudnevek diseinatu zuen. Stalinek, Moskun, zazpi dorre neoklasiko handi eraikitzea agindu zuen, eta Moskuko unibertsitateko dorrea guztien artean handiena zen, 1950eko hamarkadan, Europa osoko eraikinik garaiena ere bazelarik. Dorre nagusiak, 240 metroko altuera eta 36 solairu ditu, alboetan, fakultate eta instalakuntza anitz hartzen dituzten lau hegal handi dituelarik. Esaten denez, 33 kilometro korridore baino gehiago eta 5.000 gela ditu. Dorrearen tontorrean dagoen izarra, gela txiki bat eta behaketa plataforma bat hartzeko bezain handia da, 12 tonako pisua duelarik. Eraikinaren fatxadak, erloju erraldoiekin, barometroekin eta termometroekin apainduta daude, baita estatua eta sobietar ikurrekin ere. Dorrearen aurrean, bi ikasleren estatuak daude, bata mutila eta bestea neska, etorkizuna itxaropenez begiratzen dutenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]