Mikel Pagadizabal
Mikel Pagadizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villabona-Amasa, 1974ko abuztuaren 27a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, komediantea, gidoilaria eta telebista aurkezlea |
Mikel Pagadizabal Amiano (Villabona, Gipuzkoa, 1974ko abuztuaren 27a) euskal aktorea eta umorista da. ETB1eko Wazemank saioan hasi zuen bere tekebistako ibilbidea. Berak dioenez, Anjel Alkainek salbatu egin zuen aktore modura kontratatu zuenean.
Wazemanken arrakastaren ondoren, lan-talde berdinarekin saio gehiagotan aritu zen: Noaoa!, Finlandia, Brinkola, Wazemank 2.0 eta Wazemank 3.0.
2010etik 2013ra Euskadi Irratian aritu zen umorezko saio batean Jon Iraolarekin, Anjel Alkainekin eta Ilaski Serranorekin batera.
Irratian amaitu eta Airean saioan aritu zen denboraldi batez kolaborzataile modura, Jaime Otamendirekin batera.
Hala ere, Wazemanken ondorengo bere bigarren arrakasta Herri txiki, infernu handi izan da. Bertan aurkezle lanetan ikusi genuen lehenengoz Zuhaitz Gurrutxagarekin batera. Saio honekin gainera, Gabon Gaueko gala (Euskal Kantuen Gaua) eta Urte Zahar Gaueko kanpaikadak aurkeztu ditu.
2019an Autentikoak saioa ere aurkeztu zuen Fermin Etxegoienekin batera. Hala ere, programak ez zuen arrakastarik izan eta 6 atal bakarrik egin zituzten.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Lana | Katea | Postua |
---|---|---|---|
2005-2007 | Wazemank | ETB 1 | Aktorea |
2007-2008 | Noaoa! | ETB 1 | Aktorea |
2009 | Brinkola | ETB 1 | Aktorea |
2009 | Wazemank 2.0 | ETB 1 | Aktorea |
2010 | Wazemank 3.0 | ETB 1 | Aktorea |
2011-2012 | Finlandia | ETB 1 | Aktorea |
2010-2013 | Oilategia | Euskadi Irratia | Aktorea |
2013-2014 | Airean | ETB 1 | Kolaboratzailea |
2015- gaur egun | Herri txiki, infernu handi | ETB 1 | Aurkezlea |
2015 | Vaya Semanita | ETB 2 | Aktorea |
2015-2018 | Herri txiki kantari | ETB 1 | Aurkezlea |
2016-2020 | Urte amaierako kanpaikadak | ETB 1 / ETB 2 | Aurkezlea |
2017-2018 | Herri city | ETB 1 | Aurkezlea |
2019 | Autentikoak | ETB 1 | Aurkezlea |
2021 - 2023 | Herri Txiki Zirku Handi | ETB 1 | Aurkezlea |