Edukira joan

Michel Berger (politikaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Berger (politikaria)
Bizitza
JaiotzaNeuilly-sur-Seine1931ko abuztuaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMilafranga2024ko abuztuaren 7a (93 urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, politikaria eta bakezalea

Michael Berger (Neuilly-sur-Seine, 1931 - 2024ko abuztuaren 7a) arkitektoa eta Milafrangako auzapeza izan zen Berger. Giza eskubideen aldeko militantea zen, baita Ipar Euskal Herriko ekonomiaren bultzatzaileetarik bat ere. Euskal departamenduaren aldeko aldarrikapenak eraman zituen luzaz. Milafrangako (Lapurdi) auzapeza izan zen 1977 eta 1983 bitarte.[1]

Parisko Arte Ederren Eskolan diplomatu zen, eta, ondoren, arkitekto aritu zen Baionan, 1963tik aurrera. Bestetik, Milafrangako auzapez zela, 1981ean, euskal departamendua sortzeko elkarteko lehen presidentea izan zen. Hainbat hautetsik osatzen zuten elkarte hori. 2015ean 66 auzapez ohik sinatu zuten Euskal Hirigune Elkargoaren aldeko agirian ere parte hartu zuen. Lekuko hauteskunde frankotan hautagai aurkeztu zen Berger. 1982an, kantonamenduetako hauteskundeetan etiketarik gabeko taldean sartu zen.1992ko kantonamenduetako hauteskundeentzat, berriz, Mouvement Unitaire Abertzale taldearekin aurkeztu zen. Frantziako Asanblearako hauteskundeetan ere parte hartu zuen. Abertzaleen Batasunarekin aurkeztu zen 1993an, 5. hautesbarrutiko hautagai gisa.[2]

Lurraldearen ekonomiarako ekarpenak egin zituen Bergerrek. Hain zuzen, Hemen Elkartea taldearen sortzaileetarik bat izan zen, 1979an bertako presidente izatera heldurik. Egoitza Angelun du (Lapurdi), eta urte luzaz enpresa ttipiak sortzeko eta garatzeko xedea izan du. Engaiamendu frankotan izanik ere, 1984an Jean Claude "Koko" Abeberrik eta Bergerrek berak sorturiko Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordeko (CDDHPB) lehendakari izan zen 2000 bitarte. Han, Jakilea berripapera idazten zuen, eta bake prozesuan engaiatu zen.[2]

2013an, Eusko Ikaskuntza-Baiona hiriko Ohorezko Saria irabazi zuten hark eta Marie Claude Bergerrek. Bien ikerketa lanak sariztatu zituzten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]