Marta Alonso
Marta Alonso | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marta María Alonso Roldán |
Jaiotza | Lodosa, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | The University of Texas MD Anderson Cancer Center (en) Nafarroako Unibertsitatea Klinika Centro de Investigación Médica Aplicada |
Marta María Alonso Roldán (Lodosa, Nafarroa, 1974) nafar ikertzailea da, onkologia pediatrikoan espezializatua.[1] Garuneko tumoreetarako terapia biologiko berriak aztertzen ditu Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroan (CIMA).[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Unibertsitatean Biologia Zientzietan lizentziatu ondoren, Osasun Zientzietako doktoretza egin zuen eta tesiaren izenburua Análisis y caracterización del proceso de muerte celular inducido por derivados de benzo(b) 1,1 dioxidosulfonamida con actividad antitumoral izan zen. Ondoren Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntzako master bat egin zuen.[3][4]
Doktoratu ondoko prestakuntzak Anderson Cancer Centerren (Houston, Texas) jarraitu zituen, eta zazpi urtez egon zen Juan Fueyo eta Candela Gómez-Manzano doktoreen laborategian.[5] 2008an Junior Fakultatibo lanpostu bat lortu zuen.
2009. urtearen amaieran, Espainiara itzuli zen, eta Nafarroako Unibertsitate Klinikako bere ikerketa-taldearen buru izan zen Ramón y Cajal kontratuarekin.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alonso doktoreak onkologia pediatrikoa aukeratu zuen, maila altuko haurren garuneko tumoreek eragiten baitituzte heriotza gehien populazio-talde horretan. Ohiko terapiak haurrak sendatzea lortzen ez duenez eta sendatzen direnek ondorio larriak izaten dituztenez, Alonso tratamendu berriak bilatzen ari da.
Bere ikerketa-proiektuaren helburua da haurrentzako garuneko tumoreetarako terapia berriak garatzea. Tumore-zelulak zelula arruntetatik bereizteko gai den birus adimendun bat ikertzen ari da bere taldea. Izan ere, birus hau helduen klinikan badago eta nahiko emaitza itxaropentsuak eman ditu; horregatik, haurretan probatu nahi dute.[6]
Nafarroako zientzialariaren hitzetan,
«Karrera honetan, "erronka nagusia gu geu gara, bizitzaren alderdi guztietan %100 eskatzen dugu eta hori ezinezkoa de".[7] Bide horretan interesa duen neskato bati zera bati esango nioke "mundu liluragarria dela, betetzen zaituela, baina, aldi berean, erronkaz eta zalantzaz beteta dagoela". »[8]
Alonso adenobirusa erabiltzen ari da bere ikerketan, 24-RGD delta, katarroen ohiko eragilea. Ez da bereziki gogorra, eta ez du ia albo-ondoriorik.[9]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alonso doktoreak berrogei artikulu, berrikuspen eta liburu-kapitulu baino gehiago argitaratu ditu, nazioarteko foroetan bere ikerketen emaitzak aurkeztu ditu eta hainbat sari jaso ditu.[10]
Bekak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013an L'Oréal-UNESCOren "For Women in Science" beka.[11] Alonsoren esanetan
"L'Oréal-UNESCO programakoak bezalako ikerketa-poltsa batek lanean jarraitzeko gogoa ematen du. Zure lana edo ibilbidea Espainian aitortzeak morala eta aurrera egiteko gogoa sortzen ditu. Ikerketa-karrera laneko ziurgabetasunez, proiektuetarako finantziazioa bilatzeaz, baztertutako artikuluez... beteta dago, eta honelako sari batek edozeini pizten dio morala".[8]
- 2018an Europako Ikerketa Kontseiluaren 'Consolidator grant'. Beka garuneko tumoreetan duen ikerketa-lerroa indartzeko da.[5]
- 2018an Nafarroako Landa Inguruneko Familia eta Emakumeen Elkartearen 'Mujer Rural' (Emakume Landatarra) saria.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Agencia Europa Press. (17 de diciembre de 2018). Marta Alonso, la española que investigará tumores cerebrales con la concesión científica más prestigiosa de Europa. Madrid.
- ↑ .
- ↑ Roldan, Marta Maria Alonso. (2001). Análisis y caracterización del proceso de muerte celular inducido por derivados de benzo(b) 1,1 dioxidosulfonamida con actividad antitumoral. Universidad Pública de Navarra.
- ↑ MUJERES EXTRAORDINARIAS. Vamos a conocer mujeres que han cambiado nuestra historia.. 2 de febrero de 2015.
- ↑ a b Redacción. (16 de diciembre de 2018). La navarra Marta Alonso recibe una de las concesiones más prestigiosas del Consejo Europeo de Investigación. Pamplona.
- ↑ «La investigadora lodosana premiada con una beca L’Oréal–UNESCO “For Woman in Science”» Ayuntamiento de Lodosa (Lodosa (Navarra)) 15 de noviembre de 2013.
- ↑ Molina, Brenda. (15 de noviembre de 2013). Investigaciones sobre salud en manos de cinco mujeres científicas. Madrid.
- ↑ a b «L'Oréal-UNESCO "For Women in Science" VIII edición» Mente Natural de Moda (Madrid) 19 de noviembre de 2013.
- ↑ Redacción. (15 de diciembre de 2018). Una navarra recibe dos millones para luchar contra el cáncer. Pamplona, 64-65 or..
- ↑ Pubmed. (8 de marzo de 2016). Pubmed Search results. .
- ↑ La investigadora Marta Alonso, premiada con una beca L'Oréal–UNESCO "For Woman in Science". 15 de noviembre de 2013.