Marcos José dos Santos
Marcos José dos Santos | |||
---|---|---|---|
2022ko ekainaren 22a - ← Manoel João Francisco (en) Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cornélio Procópio (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lupionópolis, 1974ko martxoaren 2a (50 urte) | ||
Herrialdea | Brasil | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Marcos José dos Santos (Lupionópolis, 1974ko martxoaren 2a) brasildar elizgizona da. 2022an Cornélio Procópioko apezpiku bihurtu zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lupionópolisen jaio zen 1974ko martxoaren 2an. 1993tik 1995era filosofia ikasi zuen Apucaranako Filosofiako Institutuan eta 1996tik 1999ra teologia Paulo VI. Teologiako Institutuan (Londrina). 2005ean masterra egin zuen Erromako Unibertsitate Gregorianoan[1].
2000ko otsailaren 12an apaiztu zen Lupionópolisko Kristo Erregearen elizan[1].
2001ean Londrinako Bihotz Sakratuen parrokiako bikario izendatu zuten. 2002tik 2003ra eta 2007an Londrinako San Jose apaizgaitegi propedeutikoko errektorea izan zen[1].
Gainera, zuzendari espiritual gisa aritu zen Paulo VI. Apaizgaitegi Teologikoan, Londrinan (2006). 2008tik 2013ra Ekintza Ebanjelizatzaileko koordinatzailea izan zen, 2014tik 2016ra Londrinako San Joan Paulo II.a elizako parrokoa, eta 2015etik 2017ra Londrinako artxidiozesiako bikario nagusia. 2017an Centenário do Sulgo Graziako Andre Mariaren elizako parroko izendatu zuten[1].
2022ko ekainaren 22an, Frantzisko aita santuak Cornélio Procópioko apezpiku izendatu zuen[2].
Eu vos escolhi (euskaraz: «Neuk zintuztedan zuek aukeratu»)[3] leloa hautatu zuen[1]. 2022ko abuztuaren 13an apezpiku ordenatu zuten Londrinako katedralean[4].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Eugène-Charles-Joseph de Mazenod apezpikua (1832)
- Joseph Hippolyte Guibert artzapezpikua (1842)
- François-Marie-Benjamin Richard kardinala (1872)
- Pietro Gasparri kardinala (1898)
- Clemente Micara kardinala (1920)
- Armando Lombardi artzapezpikua (1950)
- Armando Círio artzapezpikua (1960)
- José Antônio Peruzzo apezpikua (2005)
- Geremias Steinmetz artzapezpikua (2011)
- Marcos José dos Santos apezpikua[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Portugesez) «Papa Francisco acolhe renúncia de dom Manoel João Francisco e nomeia novo bispo para Cornélio Procópio» CNBB 2022-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia e nomina del Vescovo di Cornélio Procópio (Brasile)» The Holy See 2022-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ Jn 15:16
- ↑ (Portugesez) Mastelini Moyses, Juliana. «Padre Marcos José dos Santos é ordenado bispo para a Diocese de Cornélio Procópio (PR)» Diocese Procopense 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Marcos José dos Santos» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).