Lajos Zilahy
Lajos Zilahy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salonta (en) , 1891ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Hungaria Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Novi Sad, 1974ko abenduaren 1a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Eötvös Loránd University (en) 1910(e)ko hamarkada) |
Hizkuntzak | hungariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea, iritzi-kazetaria, itzultzailea, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Nyugat |
Kidetza | Kisfaludy Society (en) Hungariako Zientzien Akademia |
|
Lajos Zilahy (Nagyszalonta, Austria-Hungariako Inperioa, 1891ko martxoaren 27a - Novi Sad, Jugoslavia, 1974ko abenduaren 1a) hungariar idazlea izan zen.
Bizitza eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Budapesten Zuzenbide ikasketak egin eta gero prentsan idazten hasi zen, eta aldi berean eleberriak sortzen hasi zen. Mundu Gerra bien artean idatzitako eleberri batzuk best-seller izan ziren mundu guztian. Eleberri horietan burgesiaren eta aristokraziaren kezkak agerian jartzen zituen, ironia arinez. 1947an Estatu Batuetara alde egin zuen, eta zenbait antzerki bertan antzeztarazi zituen. Halaber, Zilahyren obra batzuk zinemara aldatu ziren.
Eleberri nagusietariko batzuk A Két Fogoly (1931, «Bi preso»), A Dühödt Angyal (1953, «Aingerua haserre»), A Fegyverek Visszanéznek (1936, «Armak atzera begira») eta A Szökevény (1930, «Desertorea») dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lajos Zilahy |