Kaxildo Alkorta
Kaxildo Alkorta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1943ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2021eko urriaren 10a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta idazlea |
Kaxildo Alkorta Barrena (Getaria, Gipuzkoa, 1943ko apirilaren 3a - Bilbo, Bizkaia, 2021eko urriaren 10a) itzultzailea, idazlea eta Mendebalde Kultura Alkartearen lehendakaria izan zen. Administrazioa euskaraz aldizkarian idazten zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Getariarra jaiotzez, urte asko eman zuen Portugaleten (Bizkaia) bizi izaten. Jesuita izandakoa, Filosofia ikasketak egin zituen. Soldadutzatik itzulitakoan Portugaleten gelditu zen eta han, 1969an, bertako ikastolan hasi zen lanean, eskolak ematen. Ondoren, hogeita bost urtez IVAPen itzultzaile lanean aritu zen. Erretiroa hartuta, Mendebalde Kultura Alkartean jarraitu zuen lanean, 2010etik lehendakari gisa, eta prentsan idazten. 2012ko Bilboko Liburu Azokan bere elkartearen izenean Urrezko Luma saria jaso zuen.[1]
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) kide zen. Gainera, haren zuzendaritzako kide izan zen 1988tik 1993ra bitartean.[2]
2013an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.[3] Lehenagotik, 2001. urtetik, Euskaltzaindiaren Euskalkien lantaldean lan egiten ziharduen.[4]
2017az geroztik Bilbon bizi zen,[5] eta han hil zen 2021eko urriaren 10ean.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giza zirriborroa. Bilbo: Etor-Mensajero, 1972. ISBN 978-84-271-0751-9
- Batua, euskalkiek osatu, indartu eta joritu beharrekoa. Manu Ormazabalekin batera. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 1998.
- Atzorik etzira. Bilbo:Mendebalde Kultura Alkartea, 2008. ISBN 84931882X, 253 or.
- Egokitasuna hizkuntzaren erabileran : VIII. jardunaldiak. Patziku Perurena eta Iñaki Martínez de Lunarekin batera. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2004. ISBN 8493188247.
- Mendebaldetik 10 urtegarrenean : X Jardunaldiak. Eneko Barrutiarekin batera. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2004. ISBN 8493188263.
- Transmisinoa eta erabilerea : XIII. Jardunaldiak. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2009. ISBN 8493188298
- Berbak hariz josten : XV. Jardunaldiak. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea, 2011. ISBN 849241376X.
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herman Melville: Moby Dick. Jose Mari Legorbururekin batera. Bilbo: Mensajero, 1977.
- Gregoire Soberski: Burdin Aroko babes hiri bat, Biskupin. Bilbo: Mensajero, 1988.
- Philippe Brochard: Gurutzatuen garaiko gotorleku bat, zaldunen "krac"-a. Bilbo: Mensajero, 1988 ISBN 8427115407.
- Juan de Pagoeta: Elai Alai 2012. 50. urteurrena. Portugalete: Elai-Alai Kultur Elkartea, 2012.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nerea Pikabea: "Kaxildo Alkorta, Bilboko Mendebalde Kultura Alkarteko Lehendakaria". Administrazioa euskaraz, 78 zk. 2012 urrian, 5.or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Araluzea, Ane. (2012-06-05). «Berba biziaren ondare zaindariak saritu dituzte Bilboko Liburu Azokan. Kaxildo Alkortak jaso du Urrezko Luma aurtengo aldian, Mendebaldeko Kultur Alkartearen izenean» Deia.
- ↑ «Kaxildo Alkorta EIZIEko bazkidea hil da», EIZIEren barneko albistegia, 2021-10-13.
- ↑ «Euskaltzaindiak hamalau euskaltzain urgazle izendatu ditu» Berria 2013-02-25.
- ↑ «Kaxildo Alkorta euskaltzain urgazlea hil da» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- ↑ Eizagirre, Iure. (2021eko otsaila). «Kaxildo Alkorta: "Administrazioan ere, moldatzeko adina jakin askok, egin..."» Artzape: 16-17..