Edukira joan

Karlos II.a burdin-jantziaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos II.a burdin-jantziaz
Jatorria
Sortzailea(k)Juan Carreño de Miranda
Sorrera-urtea1681
MugimenduaBarrokoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak232 (altuera) × 125,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
TelesailaCharles II of Spain series (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP007101
Argumentu nagusiaKarlos II.a Espainiakoa

Karlos II.a burdin-jantziaz  (gaztelaniaz: Carlos II con armadura) olio-pintura bat da, Juan Carreño de Miranda (1614-1685) margolari espainiarrak 1681. urtean egina. Karlos II.a Espainiakoa erregearen erretratua da. Erregeak kontrolpean zituen artisten kopurua hain handia zen Europako margolan bilduma handienetariko bat izateko aukera eman ziola. Margolan hau, jatorriz, El Escorialgo areto batean zegoen, egun Madrilgo Prado museoan dago eta honako inbentario zenbakia du: P07101.[1]

Margolaneko pertsonaia, Karlos II.a Espainiakoaren gorpu osoko erretratua da, ilea luzea eta burdin-jantzi itxura duen armadako ekipoa darama soinean.  Burdin-jantzia Borgoinako gurutzearekin eta eguzki distiratsu batekin dekoratuta dago. Erregearen atzealdean lehoien gainean jarritako mahai bat ikus daiteke, honen  gainean kaskoa eta eskularruak daude. Fondoan, balaustrada baten atzean, gerraontziak ikus daitezke kanoiak jaurtiaz. 

Karlos II.a Espainiakoa, Espainian izandako azken Habsburgoa izan zen, jaiotzez, ezgaitasun fisikoak eta mentalak izan zituen eta zaintzaileen laguntza jaso zuen bizitza osoan. Margolariaren lana, erregea modu idealizatuan zein errealean aurkezteko, ez zen erraza izan[2]. Irudiaren dataren arabera, erregeak 20 urte zituen. Armadako jantziaz irudikatu zuten lehen aldia da. Pinturaren atzealdeko gerra erreferentziak Frantziako Luis XIV. aren kontrako gerrarenak dira.  Margolana X-izpiekin aztertu da eta, egungo geruzaren azpian, erregearen beste erretratu bat azaldu da, hamar urte zituela.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) National Gallery of Victoria. Charles II. .
  2. (Gaztelaniaz) Didactalia. Mis museos. Carlos II, con armadurra. Descripción y clasificación. .
  3. (Gaztelaniaz) Museo del Prado. Carlos II, con armadura. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]