Josep Carreras
Josep Maria Carreras i Coll —nazioartean José Carreras gaztelaniazko izenaz ezagunagoa— (Bartzelona, Katalunia, 1946ko abenduaren 5a) tenorra da. Giuseppe Verdiren eta Giacomo Pucciniren lanen interpretazio gogoangarriak egin ditu bere ibilbide luzean. 60tik gora opera emankizunetan parte hartu du, eta 600 abesti baino gehiago interpretatu.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frankismoaren errepresiotik ihesi, familia Argentinara erbesteratu zen, tarte laburrean izan bazen ere.
Helduaroan, leuzemiak tenorra jo zuen. Gaitzetik sendatu ondoren, 1988ko uztailaren 14an Leuzemiaren aurka Borrokatzeko Josep Carreras Nazioarteko Fundazioa (katalanez: Fundació Internacional Josep Carreras per a la Lluita contra la Leucèmia) sortu zuen.
1996an Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan https://web.archive.org/web/20170329141138/http://www.linguistic-declaration.org/versions/angles.pdf
[Kategoria:Kataluniako abeslariak]]
- 1946ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Tenorrak
- Espainiako opera abeslariak
- Bartzelonarrak
- 1970eko hamarkadako abeslariak
- 1980ko hamarkadako abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- Kataluniako Generalitatearen Urrezko Dominak
- Arteetako Asturiasko Printzesa saridunak
- Ohorezko Legioko zaldunak