Edukira joan

Jesús Vidal Chamorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesús Vidal Chamorro

(2018)
Roman Catholic Bishop of Segovia (en) Itzuli

2024ko abenduaren 3a -
César Augusto Franco Martínez (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Segovia (en) Itzuli

Roman Catholic Diocese of Alcalá de Henares (en) Itzuli administratzaile apostoliko

2022ko irailaren 21a - 2023ko ekainaren 10a
auxiliary bishop of the Roman Catholic Archdiocese of Madrid (en) Itzuli

2017ko abenduaren 29a - 2024ko abenduaren 3a
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Madrid (en) Itzuli
apezpiku tituludun

2017ko abenduaren 29a - 2024ko abenduaren 3a
Pablo Ervin Schmitz Simon (en) Itzuli
Elizbarrutia: Titular see of Elepla (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMadril1974ko maiatzaren 6a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Twitter: jesusvidalch Edit the value on Wikidata

Jesús Vidal Chamorro (Madril, 1974ko maiatzaren 6a) espainiar elizgizona da. 2018an Madrilgo apezpiku laguntzaile bihurtu zen.

Jesús Vidal Chamorro apezpikuaren armarria

Ciudad Lineal auzokoa da. 1997an Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen, eta Madrilgo Kontzilio Apaizgaitegian sartu zen. Apaiztu ondoren, Teologia Moralean lizentziatu zen San Damaso unibertsitatean[1].

2004ko maiatzaren 8an apaiztu zen La Almudena katedralean[1].

Apaiz gisa honako ministerio hauek bete zituen:

  • Fátimako Errosarioko Andre Mariaren elizako parrokoa (2004ko maiatzetik urrira).
  • Madrilgo Ekintza Katoliko Orokorreko kontsiliariordea (2004tik 2008ra).
  • Madrilgo Ekintza Katoliko Orokorreko elizbarrutiko kontsiliarioa (2008tik 2015era).
  • Manos Unidas erakundeko kontsiliarioa (2008tik 2013ra).
  • Erremedioko Haur Santuaren Oratorioko errektorea (2008tik 2015era).
  • Haurren eta Gazteen apezpiku-ordezkaria (2013tik 2015era).
  • Madrilgo Kontzilio Apaizgaitegiko errektorea (2013tik 2015era).
  • Santa Maria de la Cabeza elizako parrokoa (2016tik 2017ra).
  • Kontseilu Presbiterialeko kidea (2012tik 2017ra).
  • Aholkularien Elkargoko kidea (2017tik aurrera)[1].

2017ko abenduaren 29an, Frantzisko aita santuak Madrilgo apezpiku laguntzaile (José Cobo Cano eta Santos Montoya Torresekin batera) eta Eleplako apezpiku titular izendatu zuen[2]. Izendatzeko garaian 43 urte zituen eta Espainiako apezpiku gazteena zen[3].

2018ko otsailaren 17an apezpiku ordenatu zuten La Almudena katedralean[4]. Sitio (euskaraz: «Egarri naiz») leloa hautatu zuen[5].

2020ko azaroaren 11n, Giza Garapen Integralaren Zerbitzuko Dikasterioko kide izendatu zuten ad quinquennium (bost urtetarako)[6].

2022ko irailaren 21ean Alcalá de Henaresko eizbarrutiko administratzaile apostoliko izendatu zuten[7].

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) «D. Jesús Vidal Chamorro» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Los sacerdotes José Cobo, Santos Montoya y Jesús Vidal han sido nombrados obispos auxiliares de Madrid» Conferencia Episcopal Española 2017-12-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-02-04) (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  3. (Gaztelaniaz) Benjumea, Ricardo. ««El pueblo nos mira»» Alfa y Omega 2018-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  4. (Gaztelaniaz) «Jesus Vidal nuevo Obispo Auxiliar de la Archidiócesis de Madrid» Manos Unidas Madrid 2018-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  5. (Ingelesez) «Bishops who are not Ordinaries» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  6. (Italieraz) «11 novembre 2020» Acta Apostolicae Sedis 12: 1267. 2020-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  7. (Gaztelaniaz) «El Papa acepta la renuncia de Reig Pla y nombra administrador apostólico de Alcalá a Jesús Vidal» Alfa y Omega 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  8. (Ingelesez) «Bishop Jesús Vidal Chamorro» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]