Edukira joan

James Cantrell

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Cantrell
Bizitza
JaiotzaOklahoma, 1935 (88/89 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakartista
Izengoitia(k)Cantrell, Jim eta Cantrell, James Wilson

James Cantrell (Sulphur, Oklahoma, AEB, 1935 -) estatubatuar artista da.

Oklahoman jaioa den arren, Nebraskan bizi izan da txikitatik. Bertako unibertsitatean graduatu zen 1958an, eta zenbait urtez eskolak ematen jardun ondoren, graduazio ondoko lanak amaitu eta bigarren hezkuntzako arte-eskola batean aritu zen irakasle gisa. Ondoren master titulua eskuratu zuen Coloradoko Eskola Estatalean (gaur egun Ipar Coloradoko Unibertsitatea). 1970ean Nebraskatik Kentuckyra aldatu zen. Han zeramikari gisa lan egin zuen Berea Collegen, harik eta 1971n zeramikako eta margolaritzako bere estudioa zabaldu zuen arte.

1970eko hamarraldiaren amaieran, Bostona egindako bisitaldi batean harrituta gelditu zen Hirutasun Zaharraren Elizak John Hancock eraikin berriaren kanpoaldeko beiran zuen islarekin, eta gertaera haren argazkiak oinarri harturik eraikin horiek eta beste hiri batzuetako antzeko islak margotzen hasi zen. Cantrellen islen margoetan irudi liluragarriak eta argi-itzalen lanketa bikaina dira nabarmentzekoak. Trebetasun aparta erakutsi du bere gaiak aukeratzeko, eta mugitzen ari den argiaren zentzua oso kontuan hartzen du margoak osatzerakoan. Monumentu eta eraikinen irudi apur bat distortsionatuak erakusten ditu, baina nabarmen antzematen da, hala ere, zein den gaia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]