Iratxe Fresneda
Iratxe Fresneda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Iratxe Fresneda Delgado |
Jaiotza | Arrigorriaga, 1974ko urtarrilaren 17a (50 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Iratxe Fresneda Delgado (Arrigorriaga, Bizkaia, 1974ko urtarrilaren 17a[erreferentzia behar]) euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakaslea da. 2016an, Irrintziaren oihartzunak dokumentala aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiaren 64. edizioan, Mirentxu Loiarte zinemagile iruindarraren bizipenei eta obrari buruzkoa. Ikus-entzunezkoetan doktorea da, eta, 2004az geroztik, Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da UPV/EHU unibertsitatean.
Ibilbidea eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskandinaviako zinemagintzan aditua da, eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du; horien artean daude RIVIC (Red Interdisciplinar Internacional sobre las Verdades de la Imagen Hispánica Contemporánea) proiektua eta berak zudenduriko BROEN.[1] Gainera, irakasle bisitaria izan da Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB), Lundeko Unibertsitateko Zinemagintza Sailean (Suedia) eta Toulouse II – Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia).[1]
2013an, doktore-tesia aurkeztu zuen, izenburu honekin: “Emakumearen estereotipoak Lars von Trierren zinema-lanetan. Medea. Breaking the waves. The idiots. Dancer in the dark. Dogville”.[2] Lars von Trier zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituen,[1] eta ondorioztatu zuen, besteak beste, zinemagile daniarrak emakumeek pairatzen duten errepresioaren aurkako ikuspegi bat islatzen duela.[3] Lan hori egiteko, Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa eta Zientzia Politika Sailaren beka bat eskuratu zuen.[2]
2016an, Irrintziaren oihartzunak filma aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiaren 64. edizioaren Zinemira atalean. Lan horretan, Mirentxu Loiarte zinemagile iruindarraren obra eta zenbait bizipen biltzen ditu. Oso kritika onak jaso ditu, eta nazioarteko hainbat zinemalditan eman dute.[4] 2017an, euskaraz egindako lan onenaren saria irabazi zuen Cine Invisible-Film Sozialak Nazioarteko Zinemaldiaren 9.edizioan.[5]
2018ko urrian, Lurralde Hotzak - Cold Lands ez-fikziozko filma mustu zuen. Sormenezko dokumental horretan, zuzendariak irudi zinematografikoaren estatusaren inguruan hausnartzen du, eta, horretarako, zinemagintzaren historiaren aztarnak eta gaurko baliabide zinematografikoak erabiltzen ditu. Filma gaur egungo road-movie baten itxuran eratuta dago.[6]
Iratxe Fresneda zuzendari eta gidoigile aritu da urte luzez Euskadi Irratiko (EiTB) kultura-programa batzuetan.[2][1] Zenbait komunikabidetako kolaboratzailea da, eta programatzaile gisa lan egiten du hainbat kultura-erakunderekin.[2][7] Gainera, EHU/UPVko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da, eta, besteak beste, Ikasketa Feministak eta Generokoak masterrean parte hartzen du.[3][4][8] Irrintziaren oihartzunak du lehen filma zuzendari eta gidoilari gisa.[7]
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irrintziaren oihartzunak (2016) 2016 (zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea)
- Lurralde hotzak - Cold lands (2018) (zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea)
- Bigarren sexua (z) collage, 2020 (ekoizlea eta gidoigilea)
- Errotatiba, 2022 (zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea)
- Tetuán, 2022 (zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 'Film Sozialak' Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdia. 2017. Euskal ekoizpen onena.
- Porto Femme International Film Festival. 2019. Best International Documentary award
- Lurralde Hotzak (Cold Lands). Epaimahaiaren aipamen berezia Mostra internazionale del cinema di Genova (Italia) 2020an
- Lauaxeta saria Tetuán filmagatik. 2022
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan 2016ko azaroan. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ a b c d «Iratxe Fresneda Delgado» Tabakalera (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ a b Lartzaguren, Edu. (2013-10-16). «Iratxe Fresneda. Zinemaren historialaria: «Emakumeok pairatzen dugun errepresioa islatzen du Lars von Trierrek»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ a b «Iratxe Fresneda (‘Irrintziaren oihartzunak’): “Batzuetan, jolas moduan planteatu dut lana”» Zinea (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ «Irrintziaren oihartzunak» webgune ofiziala (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ Lurralde Hotzak filmaren webgune ofiziala. (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
- ↑ a b «Irrintziaren oihartzunak» Donostia Zinemaldia (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ «Ikasketa Feministak eta Generokoak Unibertsitate Masterra» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irrintziaren oihartzunak dokumentalaren webgune ofiziala
- Lurralde Hotzak filmaren webgune ofiziala
- IMDBko fitxa
- https://www.sansebastianfestival.com/2016/sailak_eta_filmak/zinemira/7/645289/eu
- https://www.youtube.com/watch?v=ady9JYk-alA
- https://www.youtube.com/watch?v=7bwWzT-vCm8