Ignacio Eizagirre
Ignacio Eizagirre | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1920ko azaroaren 7a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | 2013ko irailaren 1a (92 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Agustin Eizagirre | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ignacio Eizagirre Arregi (Donostia, 1920ko azaroaren 7a - ibidem, 2013ko irailaren 1a) Errealeko, Valentziako eta Osasunako atezaina izan zen,[1] 1940. hamarkadan Ligako onenetakoa. Espainiako Selekzioarekin ere jokatu zuen Brasilgo munduko txapelketan eta laugarren postua lortu zuen. Aita Agustin Eizagirre Errealeko aurreneko atezain handia izan zen.[1]
Erretiratu zenean, entrenatzaile bihurtu eta hainbat taldetan izan zen, tartean 1959-60 denboraldian Osasunan. 1973an futbola utzi zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur eta gazte mailan Arenas de la Concha, Cuento de Rentería eta Lagun Artea taldeetan egin ondoren 1936. urtean Errealak fitxatu zuen 16 urte zituela. Espainiako Gerra Zibila orduan lehertu zen eta honek kirol txapelketa guztiak eten zituen, horregatik talde txuriurdinarekin 1939-40 denboraldia izan zuen aurrenekoa. Aurrez 1938an Copa Brigadas de Navarra txapelketa jokatu zen Euskal taldeen artean eta otsailaren 13an egin zuen debuta, Real Unión taldearen aurka, 1-4 galdu zuten partidan.[2] Errealarekin Ligako aurreneko partida 1939ko abenduaren 3an joaktu zuen, Atotxan Getxoko Arenas 7-0 garaitu zen partidan.[2]
Bigarren mailan jokatu arren denboraldi bikaina egin zuen eta Valentziak fitxatu zuen. Errealak bizkarrean egindako akordioa izan zela salatu eta Federazioak 1940-41 denboraldian jokatzea debekatu zion.[3] Hurrengo denboraldiko 13. jardunaldian egin zuen debuta Real Madril taldearen aurka eta bost gol jaso zituen. Entrenatzaileak Pío atezain titularra jarri zuen hurrengo partidetarako atean. 17. jardunaldian Bilbon jokatu behar zutela eta familia ikusi ahal izateko taldearekin joatea eskatu zion entrenatzaileari, garai hartan ez zen ordezkorik eramaten.[3] Bidai hartarako Píoren aitak haren harategiko hestebete eta odolosteak man zizkion semeari eta honek koliko bat izan zuenez Eizagirrek jokatu ahal izan zuen.[1] 2-3 irabazi zuten eta partida bikoina osatu zuen Eizagirrek.[3] Ordutik aurrera atezain titularra bihurtu zen Valentzian egin zituen 9 denboraldietan zehar. Hiru liga eta kopa bat irabazi zituen eta Zamora Saria birritan eskuratu zuen, 1943-44an eta 1944-45ean. Eva Duarte Kopa bat ere irabazi zuen, garai hartan Liga eta Kopa txapeldunek elkarren artean jokatzen zutena.
1950ean Errealera itzultzea erabaki zuen, Donostian baitzituen familia eta neskalaguna ere. Sei denboraldi egin zituen txuriurdinekin eta azken hiru denboraldiak Osasuna taldean osatu zituen.
1959ko maiatzaren 27an Valentziak omenaldia egin zion Mestallan Nottingham Foresten aurkako partida antolatuz.[1]
Espainiako selekzioarekin 18 partida jokatu eta 31 gol jaso zituen. Debuta 1945eko martxoaren 11n egin zuen Lisboan, Portugalgo selekzioaren aurka.[1] 1950eko Munduko Txapelketan ere jokatu zuen eta laugarren izan zen. Bi partida jokatu zituen txapelketa hartan, Estatu Batuen aurkakoa (3-1) eta Suediaren aurkakoa (1-3). 1952an jokatu zuen azkenengo partida, Madrilen Alemaniaren aurka.[3]
Entrenatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalari izateari utzi ondoren 15 urte egin zituen entrenatzaile. Lehen mailan Osasuna, Córdoba, Sevilla eta Granada entrenatu zituen eta bigarren mailatik Celta de Vigo eta Burgos igo bazituen ere ez zuen ondoren ez zituen lehen mailan entrenatu. Hauetaz gain Real Murcia, Hércules, Tenerife eta Alavés ere gidatu zituen bigarren mailan.[4]
2013ko irailaren 1ean hil zen 92 urte zituela.[5]
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Urtea |
---|---|
Real Sociedad | 1936-1941 |
Valencia CF | 1941-1950 |
Real Sociedad | 1950-1956 |
Club Atlético Osasuna | 1956-1960 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Liga (3): 1941-42, 1943-44 eta 1946-47.
- Errege Kopa (1): 1949.
- Eva Duarte Kopa (1): 1949.
- Zamora Saria (2): 1943-44 eta 1944-45.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e «Ciberche.net - Jugador» www.ciberche.net (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
- ↑ a b «Ignacio Eizaguirre Arregui (Real Sociedad)» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
- ↑ a b c d [https://www.marca.com/blogs/ni-mas-ni-menos/2015/03/28/ignacio-eizaguirre-el-leon-de-dublin.html «Ignacio Eizaguirre, el le�n de Dublin»] MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
- ↑ «Ignacio Eizaguirre Arregui | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
- ↑ «Legendary Spanish goalkeeper Ignacio Eizaguirre dies, aged 92» web.archive.org 2013-09-21 (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1920ko jaiotzak
- 2013ko heriotzak
- Euskal Herriko futbol atezainak
- Euskal Herriko futbol entrenatzaileak
- Osasunako futbolariak
- Osasunako entrenatzaileak
- Alaveseko entrenatzaileak
- Donostiarrak
- Valencia CFko futbolariak
- Gipuzkoako gizon futbolariak
- Donostian hildakoak
- Real Sociedadeko 1950 hamarkadako futbolariak
- Real Sociedadeko 1940 hamarkadako futbolariak
- Real Sociedadeko 1930 hamarkadako futbolariak
- La Ligako jokalariak
- Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariak