Edukira joan

Iñaki Pérez Beotegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Pérez Beotegi
Bizitza
JaiotzaGasteiz1948ko uztailaren 31
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2008ko martxoaren 11 (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraketakidea eta politikaria
KidetzaETA politiko-militarra
Euskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Wilson
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra
Auzolan

Pedro Ignacio Pérez Beotegi —ezizenez Wilson— (Gasteiz, Araba, 1948ko uztailaren 312008ko martxoaren 11) etakidea eta politikaria izan zen.[1]

Etakide historikoa, 1973an Luis Carrero Blanco hil zuen Ogro operazioan parte hartu zuen.[2]

1975eko uztailaren 30ean, Bartzelonan, ETA politiko-militarreko kide Juan Paredesekin lapurreta egiten ari zela atxilotu zuten. 1977ko Amnistiaren Legearen ondoren borroka armatua utzi zuen. Geroztik, politikan sartu zen, eta hasieran Mario Onaindiarekin batera Euskadiko Ezkerran parte hartu zuen. Gero Auzolanen zerrendetan 1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigai izan zen baina ez zen legebiltzarkide hautatua izan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]