Gonzalo Arias
Gonzalo Arias | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gonzalo Arias Bonet |
Jaiotza | Valladolid, 1926 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Cortes de la Frontera, 2008ko urtarrilaren 11 (81/82 urte) |
Familia | |
Aita | José Arias Ramos |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | legelaria, aktibista eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Swiss commission for UNESCO (en) |
Gonzalo Arias Bonet (Valladolid, 1926 – Cortes de la Frontera, Málaga, 2008[1]) legelari, idazte eta ez-biolentziaren ekintzaile espainiarra izan zen. Bere ideiak zirela eta frankisten errepresioa jasan zuen.
Erreferendum eske
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968ko urriaren 20an, Frankismo betean, hauteskundeak eskatzen zituen kartelak paparrean eta bizkarraldean eramateagatik atxilotu zuten Gonzalo Arias ekintzailea. Zazpi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten. Kartzelatik irtetean berriro egin zuen eta orduan, psikiatrikoan sartu zuten. Frantzian bizi izan zenean ezagutu zituen ez-biolentziaren ekintzaileek inspiratu zuten eta kontzientzia eragozleen mugimenduan sartu zen buru-belarri.[2]
Felipe Gonzálezi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Felipe González presidente zela ere egunero ateratzen zen kartel batekin esanez: “Felipe Gonzalez, estimatzen dizugu egindako lana, baina dimitu behingoz”.[3]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu ugari plazaratu zituen. Hona hemen batzuk:
- Los encartelados. Novela programa. 1968[4]
- La noviolencia ¿tentación o reto? 1973
- El proyecto político de la noviolencia. 1973
- Gibraltareños y gibraltarófagos con el ejército al fondo. 1975
- Operación Antiverja-79. Informe de una acción noviolenta. 1979
- El Antigolpe. 1982
- Gibraltarofagia y otros cuentos noviolentos. 1984
- El ejército incruento de mañana. Materiales para un debate sobre un nuevo modelo de defensa. 1995
- La historia ramificada. 2007
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gonzalo Arias Bonet hil da.
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/frankismo-betean-hauteskundeak-eskatzen-zituen-kartelak-paparrean-eta-bizkarraldean-eramateagatik-atxilotu-zuten-gonzalo-arias-ekintzailea
- ↑ Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).
- ↑ [1]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):[* Gonzalo Ariasi elkarrizketa.