Edukira joan

François Abeli Muhoya Mutchapa

Wikipedia, Entziklopedia askea
François Abeli Muhoya Mutchapa
elizbarrutiko apezpiku

2020ko azaroaren 18a -
Willy Ngumbi Ngengele (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Kindu (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKindu (en) Itzuli1974ko otsailaren 9a (50 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

François Abeli Muhoya Mutchapa (Kindu, 1974ko otsailaren 9a) Kongoko Errepublika Demokratikoko elizgizona da. 2021ean Kinduko apezpiku bihurtu zen.

1987tik 1991ra Kinduko apaizgaitegi txikian ikasi zuen eta gero teologia-prestaketa ikastaro bat egin zuen Kasongoko elizbarrutian. 1992tik 1995era filosofia ikasi zuen Kasongoko Mgr. Cleire apaizgaitegian eta 1999tik 2000ra teologia Bukavuko San Pio X. apaizgaitegian. 2002ko urtarrilaren 6an apaiztu zen[1].

2002tik 2003ra, Kinduko Espiritu Santuaren parrokiako bikario izan zen, eta 2022tik 2008ra elizbarrutiko Caritas erakundeko zuzendari eta apaizgaitegi txikiko formatzaile[2]. 2008ko 2009ra Caritas-Développement-Kinduko koordinatzaile izan zen eta 2009tik 2012ra Kinduko elizbarrutiko gai ekonomikoetarako batzordeko kide[2].

2013-2020 urteetan Erroman ikasi zuen, aldi berean Tivoliko elizbarrutiko Santa Maria eta San Mauro parrokietan lagunduz[1]. Erromako Eliz Unibertsitate Gregorianoan lizentziadun eta doktore tituluak lortu zituen[2].

2020ko azaroaren 18an, Frantzisko aita santuak Kinduko apezpiku izendatu zuen[1]. 2021eko urtarrilaren 6an apezpiku ordenatu zuten Kinduko Makuta kanpamenduko estadio militarrean[3]. Vous serez mes témoins (euskaraz: «Nire lekuko izango zarete»)[4] leloa hautatu zuen[3].

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Kindu (Repubblica Democratica del Congo)» The Holy See 2020-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  2. a b c (Ingelesez) Atemanke, Jude. «Italy-based Congolese Cleric Appointed Bishop of DR Congo’s Kindu Diocese» Aciafrica 2020-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  3. a b (Frantsesez) «RDC : Monseigneur François Abeli sacré Evêque du diocèse de Kindu» Radio Moto (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  4. Eg 1:8
  5. (Ingelesez) «Bishop François Abeli Muhoya Mutchapa» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]