Eusebius Jelous Nyathi
Eusebius Jelous Nyathi | |||
---|---|---|---|
2023ko ekainaren 23a - ← Rudolf Nyandoro (en) Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Gokwe (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Hwange (en) , 1974ko abuztuaren 2a (50 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Eusebius Jelous Nyathi (Hwange, 1974ko abuztuaren 2a) zimbabwear elizgizon katolikoa da. 2023an Gokweko apezpiku bihurtu zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deteko apaizgaitegi txikian ikasi zuen, eta gero teologia prestaketa ikastaroa burutu zuen Mazowen. Ondoren, filosofia eta teologia katolikoa ikasi zituen Chishawashako San Joan Fisher eta San Tomas Moro Apaizgaitegi Nazionalean. 2004ko ekainaren 17an apaiztu zen[1].
Hasieran, Deteko apaizgaitegi txikiko errektoreordea izan zen. 2005ean, Santa Maria elizako parroko izendatu zuten. 2008tik 2011ra Hwangeko elizbarrutiko pastoralaren arduraduna eta Deteko apaizgaitegi txikiko errektorea izan zen. Gero ikasketak burutu zituen Kanariar Uharteetako Teologiako Goi Institutuan (San Cristóbal de La Laguna). 2015etik 2022ra, hango teologia fakultateko buru izan zen. 2016an, San Joan Fisher eta San Tomas Moro Apaizgaitegi Nazionaleko errektore izendatu zuten[1].
2023ko ekainaren 23an, Frantzisko aita santuak Gokweko apezpiku izendatu zuen[1], eta irailaren 23an apezpiku ordenatu zuten San Paulo eskolan[2].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Benedikto XV.a aita santua (1907)
- Federico Tedeschini artzapezpikua (1921)
- Luciano Pérez Platero artzapezpikua (1929)
- Ignacio Prieto Vega apezpikua (1963)
- Robert Christopher Ndlovu artzapezpikua (1999)
- Eusebius Jelous Nyathi apezpikua[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Gokwe (Zimbabwe)» The Holy See 2023-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Ingelesez) Kugwa, Alfonce. «“Be an elder and stand for the truth”; new bishop of Gokwe Diocese told during his consecration» Catholic Church News 2023-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Eusebius Jelous Nyathi» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).