Edukira joan

Erythrina crista-galli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erythrina crista-galli
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaPhaseoleae
GeneroaErythrina
Espeziea Erythrina crista-galli

Erythrina crista-galli Faboideae subfamiliako zuhaitza da, jatorriz Hego Amerikakoa dena. Zeibo eta Oilar-gandor gorri ere esaten zaio.

Hainbat izen ditu Hego Amerikako eskualdearen arabera: árbol del coral, bucaré, ceibo, ceíbo,[1] cachimbo, flor de coral, cockerel, pico de gallo, sananduva, seibo[1] edo seíbo.[1]

Argentinako ipar-ekialdean eta zentro-ekialdean erraz aurkitu daiteke zuhaitz hau,  baita Boliviako ekialdean, Brasilgo hegoaldean, Paraguaiko toki askotan eta ia Uruguai osoan ere. Argentinan eta Uruguain zuhaitz eta lore nazionala da.

Zeibo zuhaitza (Erythrina crista-galli) Uiako mintegietako parkean, Donostian

Uliako Mintegietako parkean ale eder bat dago, Donostian. Gipuzkoan dagoen ale bakarra da.

Erythrina generoko espezieen airetiko zatiek  alkaloideak eduki ditzakete, hala nola eritralina eta erisodina, horien irensteak osasun-arriskua dakar.[2]

Zeibo loreak (Erythrina crista-galli) Uliako mintegietako parkean, Donostian.

Erythrina crista-galli  Carlos Linnaeusek deskribatu zuen eta Mantissa Plantarum liburuan argitaratu zuen.[3]

Erythrina: izen arrunta  grezieratik dator ερυθρος erythros = "gorri"

crista galliLatinez "oilarraren gandor" esan nahi du.

Sinonimia
  • Erythrina falcata Benth.
  • Corallodendron falcatum (Benth.) Kuntze
  • Erythrina laurifolia Jacq.
  • Erythrina martii Colla
  • Corallodendron crista-galli (L.) Kuntze
  • Erythrina fasciculata Benth.
  • Erythrina laurifolia Jacq.
  • Erythrina pulcherrima Tod.
  • Erythrina mitragyna Andrews
  • Micropteryx crista-galli Walp.
  • Micropteryx fasciculata Walp.
  • Micropteryx laurifolia Walp.[4][5]
  1. a b c "Azaroaren 22, Lorearen Egun Nazionala, ceibo" Argentinako Hezkuntza Ministerioa.
  2. Elikagaien Segurtasunerako Europar Agintaritza (EFSA) (2012)
  3. www.tropicos.org: Erythrina crista-galli
  4. USDA, NRCS. 2005.
  5. METAFRO.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. USDA, ARS, National Genetic Resources Program. GRIN. National Germplasm Resources Laboratory, Beltsville, Maryland. https://web.archive.org/web/20090323174212/http://www.ars-grin.gov/cgi-bin/npgs/html/taxon.pl?15739 (2007-12-20)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]