Edukira joan

Errealismo zikina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errealismo zikina (Dirty realism) XX. mendeko 70 eta 80ko hamarkadetan AEBn sortutako literatura-mugimendua da. Mugimendu honen nahia da, funtsean, narrazioa bere osagai nagusietan bakarrik biltzea.

Deskripzioetan soiltasun, zehaztasun eta hitzen erabilera urriko joera da errealismo zikinaren ezaugarria. Objektuak eta pertsonaiak oso era zehatz eta azalekoan azaldu behar dira; izenondoak eta aditzondoak nabarmen murriztu behar dira, testuingurua izateko narrazioaren muina. Bestalde, pertsonaiak ohiko bizitzak dituzten gizaki arruntak dira.

Errealismo zikinaren ordezkari nabarmenak hauek dira: John Fante, Charles Bukowski, Raymond Carver, Richard Ford, Tobias Wolff eta Chuck Palahniuk idazle estatubatuarrak; Pedro Juan Gutiérrez, Fernando Velázquez Medina eta Zoé Valdés kubatarrak; Pablo Palacio ecuadortarra; Argenis Rodríguez venezuelarra; eta Roger Wolfe, Héctor Álvarez Sánchez, David de la Rosa eta Alberto Gómez Vaquero espainiarrak.

Euskal Herrian literatura-mugimendu honetan Iban Zaldua eta Harkaitz Cano (euskaraz) eta Karmelo C. Iribarren (espainieraz) koka daitezke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]