Emakumea urdinez
Emakumea urdinez Lady in Blue' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Thomas Gainsborough |
Sorrera-urtea | 1780 |
Izenburua | Woman in Blue |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 76,5 () × 63,5 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Neguko Jauregia |
Bilduma | Hermitage museoa |
Inbentarioa | ГЭ-3509 |
Emakumea urdinez (ingelesez: Lady in Blue), Thomas Gainsborough margolari ingelesak egin zuen erretratu ezagunetariko bat da. Olioa oihal gaineko lana da eta gaur egun San Petersburgoko Hermitage museoan ikus daiteke. Margolanean agertzen den emakumea Ingalaterrako garaiko edertasunaren prototipoa da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thomas Gainsborough bereziki ospetsua izan zen egin zituen erretratuengatik. Margolan hau Gainsborough Bath herrian egon zen garaian egin zuen, 1759tik 1774ra, edo, besteen iritziz, behintzat han hasi zuen. Urte haietan Antoon van Dyck margolariaren erretratuak aztertu zituen, eta ikasitakoa bere lanean aplikatu zuen; horrela haren estudiora nobleak eta aberatsak erakarri zituen.
Margolanean bere izena ezagutzen ez dugun emakume gazte bat ikusten dugu. Margolariaren lanetan ohikoa den moduan, emakumea oso dotore jantzita agertzen da eta garaiko gustuaren araberakoa: azal zuria, masaila ukitu arrosaz... Ile-orrazkera oso konplexua da, eta kapelaren lumekin nahastu egiten da. Konplexutasun bera janzkeran ikusten dugu: soineko garden baten gainean beste urdin kolorekoa ikusten da. Modu batez, erromantikotzat har daitezkeen ezaugarriak agertu ziren ordurako lan honetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Egile Batzuk (2005). Museos del Mundo, Museos del Hermitage, San Petersburgo, 53.or. Planeta Agostini. ISBN 84-674-2001-4.