Davis Kopa
Davis Kopa urtero ospatzen den tenis txapelketa da. Nazioarteko Tenis Federazioak antolaturiko txapelketan munduko herrialdeetako taldeek hartzen dute parte. Bakarrik gizonezkoek parte hartzen dute, emakumeen txapelketa Fed Kopa da. Herrialdeek tenis-kalitate eta hauen kokapenaren arabaera jokatzen dute: Fase bakoitzean 5 partida jokatzen dira, 3 irabazten dituenak garaile delarik. Lehenengo bi partidak bakarka dira, hirugarrena binaka, eta bukatzeko azkeneko biak berriro ere bakarka jolasten dira, baina lehenengo eta bigarrengo partiduetako jokalariak trukatuz. Txapelketa 1899. urtean sortu zen Harvard unibertsitateko 4 tenislarik ingelesei desafioa bota zietenean. Unibertsitariek dirua eskatu zioten teniseko federazioari eta haietako batek Dwight Filley Davis-ek txapelketa-formatu bat ezarri zuen eta bere dirua erabiliz zilarrezko kopa bat erosi zuen (entsaladera bezala ezagutua). 1900. urtean egin zuten lehenengo partida eta AEBtako unibertsitariek britaniarrak garaitu zituzten. Urtez-urte herrialde gehiago gehietzen joan dira txapelketa honetara eta 1945. urtean, Dwight Davis hil zenean, txapelketa Davis Kopa deitzera pasatu zen.
Davis Koparen azkenengo irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AEB: 32
- Australia: 28
- Frantzia: 10
- Erresuma Batua: 10
- Suedia: 7
- Espainia: 6
- Alemania: 3
- Txekoslovakia: 3
- Errusia: 3
- Italia: 3
- Kroazia: 2
- Hegoafrika: 1
- Serbia: 1
- Suitza: 1
- Argentina: 1
- Kanada: 1
Munduko Davis Kopako Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Taldea | Puntuak | 07 Multzoa |
---|---|---|---|
1 | Errusia | 29,647.5 | MM |
2 | Argentina | 28.480.0 | MM |
3 | Kroazia | 20,545.3 | MM |
4 | Espainia | 15,237.5 | MM |
5 | Australia | 13,750.0 | MM |
6 | AEB | 13,250.0 | MM |
7 | Eslovakia | 10,251.3 | EA-1 |
8 | Frantzia | 8,125.0 | MM |
9 | Bielorrusia | 6,698.1 | MM |
10 | Suitza | 4,929.7 | MM |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Davis Koparen webgune ofiziala.