Daniel Barenboim
Daniel Barenboim (hebreeraz: דניאל ברנבוים; Buenos Aires, Argentina, 1942ko azaroaren 15a -) orkestra-zuzendari eta piano-jotzaile israeldarra, argentinarra jaiotzaz eta errusiarra jatorriz.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Israelgo eta Espainiako herritartasuna ditu. 1992az geroztik, Berlingo Estatu Operaren zuzendaria izan da. Mozart, Beethoven, Brahms eta Chopinen obrak jo ditu pianoan, baina zuzendu dituen obren errepertorioa askoz ere zabalagoa da: Bach, konpositore frantsesak, Bruckner, Txaikovski, Edward Elgar eta, batez ere, Richard Wagner.
1992an, Merezimendu Handiaren Gurutzea eman zion Alemaniako Errepublika Federalak, alemaniar kulturaren alde eginiko lana saritzeko. 1996an, bere jaioterriko tango batzuen bilduma plazaratu zuen Mi Buenos Aires querido. Tangos among friends diskoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Barenboim |
- 1942ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Buenosairestarrak
- Israelgo musikariak
- Argentinako musikariak
- Argentinako juduak
- Elkartasunaren Asturiasko Printzesa saridunak
- Ohorezko Legioko komandanteak
- Arteetako Wolf Saridunak
- Musika zuzendariak
- Israelgo juduak
- Ohorezko Legioko ofizial handiak
- Israel-Palestina bake prozesua