Cecilia García Gilarte
Cecilia García Gilarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cecilia García de Guilarte |
Jaiotza | Tolosa, 1915eko abenduaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1989ko uztailaren 14a (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Zip eta Koikile |
Cecilia García Gilarte (Tolosa, 1915eko abenduaren 20a - ibidem, 1989ko uztailaren 14a) gipuzkoar idazlea eta kazetaria izan zen.[1] Hedabide desberdinetan kolaboratu zuen, nobelagilea, Espainiako gerra zibila bukatu ondoren Mexikon erbesteratu zen. Tolosan hil zen, 1989ko uztailaren 14an. Artikuluak Cecilia G. de Guilarte bezala izenpetzen zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetari anarkista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CNT sindikatuaren militante baten alaba, Cecilia haurtzarotik izan zuen literaturaren zaletasuna. Gurasoak Burebakoak ziren eta Tolosara emigratu zuten bertako papeleran lan egiteko. Lau seme-alabak izan zituzten: Cecilia, nagusia, Ricardo, Felix eta Esther. Ceciliak Tolosan egin zituen lehenengo ikasketak. Hamaika urtekin Bartzelonako aldizkari batean bere lehenengo testua argitaratu zuen. Ondoren, Madrilgo CNTren aldizkarian hasi zen idazten eta Kanariar Uharteetako En Marcha egunkarirako. 1935an Madrilera joan zen eta Estampa aldizkarian hasi lanean kolaboratzaile bezala. Urte horietan Bartzelonan eta Donostian narrazio labur batzuk argitaratu zituen, esaterako Rosa del rosal cortado (1936). Gerraren hasieran Gilartetarrak Bilbora joan ziren. Egun horietan frankistek bere anaia Felix Irun inguruan hil zuten. Ordurako idazlea gero bere senarra izan zen Amos Ruiz Girón ezagutu zuen. Amos, Eibarko udaltzainen burua izandakoa, Euskadiko Diziplina-Batailoiko burua izandatua izan zen. Hilabete horietan gerra-erreportari bezala CNTrako artikuluak idatzi zituen. 1937ko maiatzaren 2an ezkondu ziren Amos eta Cecilia. Urte horren irailean Cecilia Ribeseyatik La Rochellera eta handik Kataluniara joan zen. Bere senarrak Cuencan familia zuen eta haraxe joan zen haurdunaldia bertan izateko. Azkenik, alaba, Marina, Sabadell herrian jaio zen. 1939ko otsailean berriro ere muga igaro zuen Biarritzera joateko. Lapurditik Narbonara joan zen. Azkenik, 1940ko ekainaren 15ean, bere familiarekin batera, "Cuba" itsasontzia hartu zuen, Mexikorako bidean.
Mexikon erbesteratua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin Mexikon berehala hasi zen hango aldizkarietan lanean: Rumbon, El Hogar. Laster ere irratian kolaborazioak egiten hasi zen. Euskal erbesteratuen aldizkarietan ere hasi zen idazten: Euzko Deya. La Voz de los Vascos en México, Gernika, Tierra Vasca, Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos... Bitartean narrazioak idazten jarraitu zuen eta 1944an bere nobela ezagunena argitatu zuen: Nació en España. 1950ean, familiarekin batera, Mexikoko iparraldera joan zen, Sonorara. Herri desberdinak ezagutu ondoren, azkenik Hermosillon gelditu ziren. Bertako bizitza kulturalean aktiboki hartu zuen parte gure idazleak, bereziki Unibertsitatean, non Arte eta Antzerkiaren Historiari buruzko klaseak eman zituen. 1958an bere liburu arrakastatsuena argitaratu zuen: Sor Juana Inés de la Cruz. Claro en la selva.
Berriro Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1963an, arazo asko gainditu ondoren, Euskal Herrira itzuli zen, bere jaiotzezko Tolosara. Hortxe ere laster hasi zen betiko dinamikarekin, idazteari eman buru-belarri. Prentsan La Voz de España idatzi zuen; aldi berean, Mexikoko aldizkarietan jarraitu zuen idazten, Periódicos Healy enpresan kolaboratuz. 1968an Planeta sarian finalista izan zen, baina nobela ez zioten argitaratu. 1969an Aguilas saria irabazi zuen. Urte horietan hemengo intelektual ezagunenekin izan zuen harremana: Jose Artetxe, Antonio Maria Labaien, Miguel Pelay Orozco, Jose Maria Mendiola, Xabier Lopez Mendizabal... 1989ko uztailaren 14an Tolosan hil zen.[2]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rosa del rosal cortado eta Los claros ojos de Ignacio. Donostia: La Novela Vasca (1936).
- Nació en España. Mexiko D.F.: Mijares, 1944.
- El Padre Hidalgo, libertador. Sonora: Universidad de Sonora, 1958.
- Sor Juana Inés de la Cruz. Claro en la selva. Buenos Aires: Ekin, 1958.
- Cualquiera que os dé muerte. (Erbestearen zikloa). Batzelona: Linosa, 1969.
- Juana de Asbaje, la monja almirante. Bilbo: 1970.
- La soledad y sus ríos. (Erbestearen zikloa). Madril: Magisterio Español, 1975.
- Trilogía dramática. Donostia: Saturraran, 2001.
- Un barco cargado de... Donostia: Saturraran, 2001.
- Cecilia García de Guilarte: reporter de la CNT. Gerra garaiko artikuluen bilduma. Bilbo: Ediciones Beta, 2008.
- Los nudos del quipu. (Erbestearen zikloa). Manuel Aznar Solerren edizioa. Renacimiento-Biblioteca del Exilio, Tolosako Udala, 2015. ISBN 978-84-16246-90-8.
- Escritos de Cecilia G. de Guilarte : Segunda República y Guerra Civil / Julen Lezamiz, Ana Urrutia. — [Albacete] : UNO, 2015
Ehundaka artikuluak ditu gehienak berargitaratu gabeak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Guilarte, Cecilia García de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ Maravillas Villa, Trilogía dramática liburuaren hitzaurrean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Hamaika Bide Elkartearen hiztegia.
- (Gaztelaniaz) Cecilia G. de Gilarte Mexikoko Euzko-Deyan.
- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Noticias de Gipuzkoa egunkarian, 2016/04/14.
- (Gaztelaniaz) Idazlearen liburu batetik abiatuta oroimen historikoaren inguruko bloga.
- 1915eko jaiotzak
- 1989ko heriotzak
- Tolosako idazleak
- Euskal Herriko frankismoaren erbesteratuak
- Euskal Herriko gaztelaniazko saiakeragileak
- Gipuzkoako kazetariak
- Euskal Herriko anarkistak
- Euskal Herriko gaztelaniazko eleberrigileak
- Euskal Herriko antzerkigileak
- Emakume kazetariak
- XX. mendeko emakume idazleak
- Tolosan hildakoak
- Emakume eleberrigileak
- Euskal emakumeak Espainiako Gerra Zibilean