Cayetana Álvarez de Toledo
Cayetana Álvarez de Toledo y Peralta-Ramos Casa Fuerteko XIII. markesa (Madril, Espainia, 1974ko urriaren 15a) kazetaria, historialaria eta politikaria da. Argentinar, frantziar eta espainiar nazionalitateak ditu. Espainiako Alderdi Popularreko kidea da.
Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen Gorte Nagusien IX. eta X. legegintzaldietan, eta 2019tik diputatua da XIII. legegintzaldian. Bestalde, PPri lotutako Analisi eta Ikerketa Sozialerako Fundazioko (FAES) Nazioarteko Saileko zuzendaria da. 2019ko uztailean, Pablo Casado alderdiko idazkari nagusiak Diputatuen Kongresuko alderdiaren bozeramaile izango zela iragarri zuen. 2020ko abuztuan, Casado PP alderdiko idazkariak kendu egin zion Espainiako Kongresuan PP alderdiaren bozeramaile lanetan aritzeko konfiantza eta kargua.[1]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Politics and Reform in Spain and Viceregal Mexico: The Life and Thought of Juan De Palafox 1600-1659. (2004, Oxford, Oxfor University Press
- Juan de Palafox: Obispo y Virrey (2011, Madril, Centro de Estudios Europa Hispánica y Pons Ediciones de Historia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Agirre, Ainhoa Larretxea. «EAEko Alderdi Popularrak «positibotzat» jo ditu alderdiak Espainian egin dituen aldaketak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1974ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrilgo politikariak
- Espainiako historialariak
- Espainiako kazetariak
- Espainiako Alderdi Popularreko politikariak
- Espainiako diputatuak IX. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XIII. legegintzaldian
- Espainiako noblezia
- Espainiako diputatuak XIV. legegintzaldian
- Madrildarrak
- Espainiako diputatuak XV. legegintzaldian
- Agnostikoak