Edukira joan

Azahara Palomeque Recio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azahara Palomeque Recio
Bizitza
JaiotzaEspainia, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
Texasko Unibertsitatea Austinen
Princetongo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta poeta

Azahara Palomeque (Kordoba, Andaluzia, 1986ko irailaren 5a) kordobar idazlea, poeta eta kazetaria da.[1][2][3]

Palomeque Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen da Madrilgo Karlos III Unibertsitatean. Horrez gain, Ameriketako Estatu Batuetan ikasi zuen Portugaldar-brasildar Ikasketa-masterra egin zuen Texaseko Unibertsitatean, Austinen. 2017an, Espainiako eta Latinoamerikako Literaturan doktoratu zen Princetongo Unibertsitatean, espainiarren errepublikarren erbesteratzeari buruzko tesi honekin: Transatlantic Memories of the Spanish Civil War: Cultural Imperialism, Politics of Solidarity, and Resistance in Spain and Latin America (1936-1978), (Espainiako Gerra Zibileko memoria transatlantikoak: inperialismo kulturala, elkartasun eta erresistentzia politikak Espainian eta Latinoamerikan).[1][4]

Olerki, ipuin eta saiakera ugari argitaratu ditu Espainiako, AEBko eta Latinoamerikako kultur aldizkarietan. Hainbat antologiatan sartu dute haren lana; horien artean, Poesía sin Fronteras (Mugarik Gabeko Poesia) (Huerga eta Fierro, 2018) eta Diáspora. Poetas extremeños en el ‘exilio’ (Diaspora. Extremadurako poetak ‘erbestean’ ) (Liliputienses, 2020). Ingelesera eta grezierara itzuliak izan dira.[5] Nazioarteko hainbat erakundetan eskaini ditu poesia errezitaldiak, hala nola New Yorkeko Liburutegi Publikoan, Filadelfiako Liburutegi Publikoan eta New Yorkeko Cervantes Institutuan. Gainera, Madrilgo Liburu Azokan eta Badajozeko Liburu Azokan parte hartu du.[1]

2022an, hamahiru urtez Estatu Batuetan bizi ostean, Palomeque Espainiara itzuli zen eta bere Curriculum liburua aurkeztu zuen, non meritokraziaren ideiari eta bere belaunaldiko lan-prekarietateari kritika egin zion.[6][7][8] Idazle ez ezik, Espainiako hainbat komunikabidetan ere jarduten du, hala nola CTXT eta La Marea izeneko aldizkarietan, Cadena SER katean eta Carne cruda saioan eta El Pais egunkarian.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]