Arturo Barea
Arturo Barea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Badajoz, 1897ko irailaren 20a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Londres, 1957ko abenduaren 24a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Rifeko gerra |
Arturo Barea Ogazón (Badajoz, 1897ko irailaren 20-Faringdon, Ingalaterra, 1957ko abenduaren 24) idazle espainiarra, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren erbesteratu behar izan zen. Bere eleberri garrantzitsuena La forja de un rebelde trilogia da, Espainiako erbestean argitaratutako lan onenetariko bat.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arturo Barea Badajozen jaio zen 1897ko irailaren 20an. Bere aitak erreklutamendu zerbitzuan lan egiten zuen eta 34 urte zituela hil zen. Bere ama eta bere anaiak Madrilera joan ziren, non amak Manzanares ibaian garbitzaile bezala lan egin zuen, eta Lavapiesen gelazulo batean bizi ziren, Barea, heziketa eman zioten osaba-izeba aberats batzuekin jarri zuten arren; San Fernandoko Eskola pikoetan ikasi zuen, baina osaba hil zenean ikasketak hamahiru urterekin utzi zituen. Aprendiz bezala lan egin zuen saltoki batean, eta beranduago banketxe batean, 1914 arte. 1920an, Marokora joan behar izan zuen, non Annualeko porrota bizi izan zuen 1921ean. 1924an Aurelia Grimaldosekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten baina, azkenean, bikotea banandu zen.
II. Errepublikarekin batera, UGTn sartu zen. Espainiako Gerra Zibilean errepublikaren alde egin zuen, kultura eta propaganda arloko lanak eginez. Atzerriko prentsaren zentsura-zerbitzuaren arduraduna izan zen Estatu Ministerioan; atzerriko korrespontsalen komunikazioak kontrolatzen zituen Madrilgo Telefonicatik. Han bizi izan zituen Madrilgo setioa eta bonbardaketa basatiak.
1938an Ilse Kulcsar kazetari austriarrarekin ezkondu zen, bere liburuen ingelesezko bertsioaren itzultzaile nagusia izango zena.[2] Gerra amaitzean, lehen Parisera eta gero Ingalaterrara erbesteratu zen, eta 1948an britainiar nazionalitatea lortu zuen. Britainia Handian irratigintzan jarraitu zuen, eta BBCn, Juan de Castilla izengoitiaz 900 hitzaldi baino gehiago eman zituen BBCn. Barea Oxford konderriko Faringdon herrian hil zen, 1957ko abenduaren 24an, hemezortzi urtez erbestean bizi ondoren; 60 urte zituen.
Balorazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erbestean argitaratu izanak ez du gehiegi lagundu Barearen obra zabaltzerakoan. Espezialista askoren arabera oso prosista handia izan zen. Bere eleberri ezagunena La forja de un rebelde (1941-1945) XX. mendeko lan handienetariko bat da. Erbesteko beste eleberriekin ere konparatua izan da, esaterako Ramón J. Senderren Crónica del alba eta Max Auben El laberinto mágicoko sailaren sei eleberriekin.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia bere liburu guztiak lehendabizi ingelesezko bertsioan plazaratu ziren, ondoren Argentinako Losada argitaletxea gaztelaniaz zabaltzeko.[3]. Salbuespen bakarra Valor y miedo: relatos liburua da zeren eta Bartzelonan 1938an plazaratu baitzen.
- Valor y miedo, 1938 (Gerra Zibilaren inguruko ipuinak).
- La forja de un rebelde, 1941-1944. Trilogia autobiografikoa: I. La forja. II. La ruta. III. La llama. Gaztelaniazko lehenengo edizioa: Buenos Aires, Losada, 1951.
- Lorca, el poeta y su pueblo, 1944. 'Los Galeotes' bilduma Instituto Cervantes, 2018. Saikera.
- Unamuno, 1955. Saikera.
- La raíz rota, 1952. Eleberria. Lehen edizioa gaztelaniaz: Buenos Aires, Santiago Rueda, 1953.
- El centro de la pista, 1960. Ipuinak, hil ondoren plazaratuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.enciclopedia.cat/ec-gec-0007749.xml
- ↑ https://www.efe.com/efe/andalucia/cultura/telefonica-testimonio-de-la-mujer-arturo-barea-en-guerra-madrid/50001113-3990267
- ↑ [1]|Julio Llamazares, «Barea», El País, 2018-01-06.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Felipe Cabezas Granadok idatzitako Arturo Bareari buruzko artikulua.
- (Gaztelaniaz):Biografia Cervantes Institutuan.
- 1897ko jaiotzak
- 1957ko heriotzak
- Espainiako idazleak
- Extremadurako frankismoaren erbesteratuak
- Espainiako eleberrigileak
- Espainiako saiakeragileak
- Gaztelaniazko idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Badajoztarrak
- Espainiako ipuingileak
- Espainiako autobiografoak
- Espainiako kazetariak
- Rifeko Gerrako militarrak
- Londresen hildakoak