Edukira joan

Artium Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artium Museoa
Museoaren aurrekaldea Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2002ko apirilaren 26a
Webguneahttp://www.artium.org www.artium.org
Eraikinaren kanpoaldea

Artium Museoa edo Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa Gasteizen dagoen arte garaikideko zentro-museoa da. 2002ko apirilaren 26an inauguratu zen, eraikinaren jabetza Arabako Foru Aldundiarena delarik. Eraikinaren diseinuaren egilea Jose Luis Caton arkitektoa da, Arabako Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuko Proiektu Saileko zuzendaria.

Edonori zabalik dagoen liburutegi eta dokumentazio-zentro bat ere eskaintzen du.

Bilduma iraunkorrean hainbat artisten lanak daude erakusgai: Ana Laura Aláez, Txomin Badiola, Miquel Barceló, Joseph Beuys, Joan Brossa, Rafael Canogar, Juan Francisco Casas, Jacobo Castellano, Jake & Dinos Chapman, Eduardo Txillida, Salvador Dalí, Oscar Dominguez, Equipo Crónica, Alberto García Alix, Luis Gordillo, Eva Lootz, Manolo Millares, Joan Miró, Juan Muñoz, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo, Pablo Picasso, Antonio Saura, José Maria Sicilia, Antoni Tapies, Darío Urzay, Juan Uslé, Darío Villalba eta abarrenak.

Historia eta titulartasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa Arabako Foru Aldundiak, Bilduma iraunkorra osatzen duten funtsen jabe nagusia eta eraikinaren jabea, eta Eusko Jaurlaritza, Espainiako Kultura Ministeritza eta Gasetizko Udalarekin eginiko lankidetzatik atera zen. 2002Ko apirillak 26an inauguratu zen. Aurretik, 2001eko otsailean, Arabako ARTIUM Fundazioa sortu zen, etorkizuneko Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa kudeatzeko eta zuzentzeko helburuarekin.Hone Patronatua Artium museoaren eraikintzan eta martxan jartzeko inplikatu ziren instituzio publikoez osatua dago, baita Fundazioaren Kide Korporatiboen programan parte-hartuz patrono pribatuen baldintza betetzen duten entitate pribatuek ere. Eskema honetatik kanpo Kide Elkartuen Programa dago, ekintzen eskaintza berezi baten parte-hartzearen bitartez ARTIUMera lotu nahi duten pertsononentzako.

José Luis Cantón arkitektoaren lana da, Frantzia, La Ploma, La Esperanza eta Prudencio María Verástegui kaleek inguraturako trapezio formako plaza baten inguruan eta azpian antolatzen da. Eraikina egin aurretik bertan kokatzen zen Gasteizko autobus geltokia. Bodega batean bezala, aretoen kopuru handi bat lur azpian kokatzen da. Plazaren mendebaldean kokatutako hormigoizko kubo zuri batean antolatzen da Zentro-Museoaren sarrera, baita zenbait zerbitzu eta leku gehigarri, hala nola, sarrera nagusia, auditoriuma, Plaza Aretoa, Cube ARTIUM jatetxea eta leihatilla eta kontsigna, besteak beste.

Sarrera nagusiak Joan Miró eta Josep Llorens i Artigasen Zeramika-murala eta Javier Pérezen Zeru Kristaldu zati bat eskultura daude. Lur azpitik zazpi metroko jaitsiera batek Zentro-Museoaren gelaurrera garamatza erakusketa aretora garamatzan lekua.Anabel Quincoces artista gasteiztarrak 2007an Water Falmes (flowing) lana ezarri zuen behi betirako, beira puztuko pieza multzo eskultorikoa. Plazaren azpian kokatzen den gelaurreraren eskuin zein ezkerrera Ipar zein Hego Aretoetarako sarrerak banatzen dira, hauek aldi berean beste bi erakusketa gelarekin lotzen direlarik, Behe Ekialdekoa eta Goi Ekialdekoa, "U" moduko bat osatuz.

Behe Ekialde eta Goi Ekialdeko Aretoen gainean granito griseko eraikin bat azaleratzen da, plazaren trapezioa itxiz eta ondorengo zerbitzuak dituenak bere baitan: Tailer didaktikoak eta irudi tailerrak, Liburutegia eta Dokumentazio Zentroa, baita museoko kudeaketa zerbitzuak ere.

Funtsak eta zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma iraunkorrak ondorengo artisten lanak ditu: Ana Laura Aláez, Txomin Badiola, Miquel Barceló, Joseph Beuys, Joan Brossa, Rafael Canogar, Juan Francisco Casas, Jacobo Castellano, Costus, Jake & Dinos Chapman, Eduardo Chillida, Salvador Dalí (Fagen anedrearen erretratua), Óscar Domínguez, Equipo Crónica, Alberto García-Alix, Luis Gordillo, Eva Lootz, Manolo Millares, Joan Miró, Juan Muñoz, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo, Guillermo Pérez Villalta (Bainua), Pablo Picasso (Pipadun Mosketaria), Antonio Saura, Pablo Serrano, José María Sicilia, Antoni Tàpies, Darío Urzay, Juan Uslé eta Darío Villalba, beste askoren artean. Guztira bilduma 3000 margo, eskultura, grabatu, marrazki, argazki, bideo eta instalakuntza pizez osatzen da. Begirada (2001), Miguel Navarrok eginiko 45 metroko eskultura monumentala Frantzia kalera eramaten duen eraikinaren parean zutitzen da.

Bilduma Iraunkorraren oinarri nagusia Arabako Foru Aldundiak bildutako funtsek osatzen dute, nahiz eta azken urteetan obra esanguratsu eta depositu eta soihaintza gisara sartu diren hainbat lan ere badaude, baita bildumazale pribatu eta instituzio publikoek eginikoak ere. ARTIUM Fundaziaok onartzen dituen lanen erosketak hiru irizpideren pean egiten dira:

  • 1939 aurreko abangoardia historikoen lanak izatea.
    Museoko harrera-gunea
  • 1940 eta 1990 arteko piezak izatea, baita artista euskaldunei zein Espainiar Esatukoei dagozkienak eta oraindik bildumak ez daudenak. Baita ere museoaren funtsean errepresentatuak dauden garai ezberdinetako artisten bigarren, hirugarren edo laugarren lanak.
  • Gaur egungo sorkuntzei dagokienak, bai jatorri ezberdinetako ibilbide hasiberria duten sortzaile gazteenak edo arte garaikidearen ikuspegiko izen berriak. Hori dena ARTIUMek egiten dituen Bilduma Iraunkorren erakusketa ezberdinetan hezurmamitzen da, arrazoitze ibilbide ezberdinen bidez. Erakusketa gutxi gorabehera urtero aldatzen da, bere funtseko lan ezberdinak erakutsi ahal izateko eta, hortaz, XX. Mendeko artearen aukera narratiboak nabarmenduz. Zentro-Museoaren berezko funtsak batzuetan beste erakusketa batzuk osatzen dituzte (kamera erakusketak edo dimentsio txikiagoko gaiak) ondoren ARTIUM barruan edo kanpoan erakutsiak izan daitezkeenak.

Artiumek aldizkako erakusketak egiten ditu, gehienak berriak, berak eginak edo ospea duten espainiako edo europako beste museo batzuekin eginak. Erakusketekin batera Artiumek hezkuntza eta kultura mailako ekintza ezberdinak eskaintzen ditu, aldi baterako erakusken testuinguruan, sorkuntza garaikidearekin loturiko adierazpen aristikoak zabaltzearekin batera. Zine zikloak, hitzaldiak, mintegiak, mahainguruak, hezkuntza programa zehatza edo dantza eta musika garaikidearen emanaldiak dira Zentro-Museo honen beste eskaintzetako batzuk.

Artiumeko Liburutegia eta Dokumentazio Zentroa, arte moderno eta garaikidean espezializtaua, mundu guztiarentzat irekia da eta ez dago ikertzaileei bakarrik irekia, baizik eta sorkuntza artistiko sail honetan interesa duen ororentzat. Bere funrsak 20.000 liburuz osatuak daude, monografiko, erakuseta katalogo, aldizkari, bideo, kartel eta liburuxken artean. Gainera, liburutegia eta dokumentazio zentroak bertako musika, bideo edo zinemarein erlazionatutako funts bibliografikoak zabaltzeko ekintza gehigarriak programatzen ditu. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara. Larunbata 10:00etatik 14:00etara.

Museoak gainera Denda-Libururudenda bat du, non ladizkako erakusketen katalogoak eskuratu daitezken, espezializaturiko beste argitalpenak, baita diseinuzko eta oparietarako gauzak. Ordutegia: asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; larunbatak eta igandeak, 11:00etatik 20:00, etenik gabe. Instalakuntzak Cube Artium Jatetxe-Kafetegiarekin osatzen dira.

Ordutegiak eta salneurriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artium museoak bere ateak asteratetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabaltzen ditu eta larunbata, igande eta jai egunetan 11:00etatik 20:00etara(etenik gabe); jai egunak ez diren astelehenetan itxia egoten da. Jendaurreari irekia dagoenean, Artium Zentro-Museoko erakusketa bisitatzeko txarteltxoa eskuratu behar da. Salneurrien-zerrenda ondorengoa da:

  • Sarrera orokorra: 5 €
  • 14 urtetik beherakoentzat: doako sarrera
  • Ikasleak, langabetuak, pentsionistak eta 65 urtetik gorakoak: Zuk nahi duzuna tarifa

Zeuk nahi duzuna Tarifa: zuk erabakitzen duzu ordaindu ala ez eta zenbat.

Eginiko ekarpenak progarmak garatzeko eta Zentro-Museoaren mantenimendurako erabiliko dira.

Zuk nahi duzuna tarifa, gainera, bsitari guztiei ezartzen zaie:

  • Urteko asetazken guztietan
  • Hileko azken asteburuan

Experientzia artea eta gastronomia

  • Erakusketen bisitari pintxo eta edari baten dastaketa gehitzen zaio Artiumeko Cube Kafetegian.
  • 7 euro (tarifa orokorra), 4 euro (Zeuk nahi duzuna tarifa ezartzean)

Urteko bonoa: 8 €

  • Erakusketara bisita baimentzen du urte guztian zehar erosi den momentutik.

Taldeak:

  • Bisita gidatuak: 50,00 €, sarrera barne. Gehienez 25 pertsonako taldeak

Zerbitzu gehigarriak:

  • Artium, WiFi eremua ( doako zerbitzua)
  • Audiogida doan zentro-museoko sarrerarekin batera (unitate kopuru mugatua)
  • Museoak umeentzako haur-kotxeak eta gurpil-aulkiak ditu museoko aretoetara sartu ahal izateko. Arropazaindegian eska daitezke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa