Edukira joan

ABC (egunkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
ABC
Diario_ABC_logo.svg
MotaInformazio orokorra
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaMadril
Formatuacompact (en) Itzuli
ArgitaletxeaVocento
Banaketa
Banatze-eremua Espainia
MaiztasunaEgunero
Salneurria1,30 € lanegunetan, 2 € larunbatetan eta 3 € igandeetan
Historia
IdeologiaEskuin politikoa, monarkismo
SortzaileaTorcuato Luca de Tena
ZuzendariaBieito Rubido Ramonde
Identifikadoreak
ISSN1136-0143

www.abc.es
Twitter: abc_es Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Espainiako egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «ABC (argipena)».

ABC Espainiako egunkaria da, 1903ko urtarrilaren 1ean Madrilen sortua. Astero argitaratu zen bi urtez, 1905ean egunkaria bihurtu arte. Bigarren Errepublikan, ABC prentsa kontserbadorearen egunkaririk irakurriena izan zen 100.000 aleko tiradarekin.[1] 1932ko abuztuaren 1etik abenduaren 1era egunkaria argitaratzea debekatu zuen gobernu errepublikarrak. Gerra zibilean, bi ABC ezberdin argitaratu ziren, bata errepublikan eta bestea, matxinatuek hartutako lurraldean; ondoren, aldizkari arrakastatsuena bihurtu zen Espainian. Demokrazian beherakada handia jasan arren, 2005ean berriz ere Espainiako hirugarren aldizkari salduena zen. Pentsamendu politikoari dagokionez, eskuinekoa, monarkikoa, kontserbadorea eta katolikoa da.

2000. urtetik, Vocento taldearena da; 2008. urtearen amaieran, krisialdi ekonomikoak eragindako publizitatearen jaitsierak diru-sarrerak gutxitu zizkion. 2009ko martxoaren 3an, egunkariko arduradunek 238 langile kaleratuko zituztela argitaratu zuten[2], langile guztien erdia, alegia.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]