1987ko sarekada Iparraldean
1987ko sarekada Iparraldean | |
---|---|
Mota | Sarekada |
Data | 1987ko urriaren 3a |
Kokaleku | Ipar Euskal Herria |
Herrialdea | Frantzia |
1987ko Iparraldeko sarekada, urte hartako urriaren 3an, Euskal errefuxiatuen aurka Frantziako poliziak Ipar Euskal Herrian abiatu zuen operazio erraldoia izan zen. Polizia-sarekada honek mugarri bat ezarri zuen, euskal errefuxiatuen kolektiboaren aurka inoiz egindako operatibo handienetako bat izan baitzen.[1]
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goizeko 6:00etan hasi eta egun guztian zehar luzatu zen operazioan 61 lagun atxilotu zituzten ia 2.000 poliziak. Egun gutxitan, 200 euskal herritar atxilotu zituzten; haietatik 60 kanporatu eta 15 deportatu egin zituzten. 180 etxetan sartu ziren guztira.
Irungo mugan Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zituzten atxilotu askok gerora torturak salatu zituen. Gertaera salatzeko Biarritzen arratsaldean egindako manifestazioan Polizia gogor oldartu zen herritarren aurka.[2] Frantziar poliziak "Hirugarren Fasea" izena eman zion operazioari.[3]
Amnesty Internationalek adierazi zuen entregatuek torturatuak izateko arriskua zutela. Frantziako Abokatuen Sindikatuak (SAF) eta Magistraturaren Sindikatuak prestatutako txosten zabal baten arabera, sarekada "Zuzenbide Estatuaren larritasun handiko zalantzan jartzea" izan zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2017-10-08/hemeroteca_articles/0ctubre-de-1987-los-exiliados-vascos-en-el-punto-de-mira
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/euskal-errefuxiatuen-aurkako-polizia-operazio-erraldoia-abiatu-zuten-ipar-euskal-herrian
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2017-10-08/hemeroteca_articles/0ctubre-de-1987-los-exiliados-vascos-en-el-punto-de-mira
- ↑ https://elpais.com/diario/1987/12/07/espana/565830011_850215.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):[1]
- (Gaztelaniaz):Haritz Larrañagaren erreportaia, Gara egunkariko erreportaia, 2017/10/08.