Lidia Falcón
Lidia Falcón | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lidia Falcón y O'Neill |
Jaiotza | Madril, 1935eko abenduaren 13a (88 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Bartzelona |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Aita | César Falcón |
Ama | Enriqueta O'Neill |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Carlos París |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, politikaria, abokatua, aktibista eta irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Genero artistikoa | dramaturgia saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Feminista Kataluniako Alderdi Sozialista Batua |
lidiafalcon.com | |
Lidia Falcón O'Neill (Madril, 1935eko abenduaren 13) Espainiako politikari eta idazlea. Zuzenbidez lizentziaduna, Filosofia doktorea, Arte Dramatikoaz eta kazetaritzaz lizentziaduna. Feminista goiztiarra, emakumeen eskubideen aldeko defendatzaile sutsua izan da beti. 1974n Espainiako poliziak Lidia Falcon ustez ETAk Madrilgo Rolando kafetegiaren aurka egindako atentatuarekin lotu zuen eta, ondorioz, bederatzi hilabete Yeserías espetxean espetxeratua izan zen; horrek Falcónekiko elkartasuneko nazioarteko kanpaina sortu zuen. Azkenik, epaiketa ez zen ezta egin ere.
Biografia
Bere familiak Espainiako Gerra Zibilaren ondorioak gogor pairatu zituen. 1940 Bartzelonara joan zen; horrela familia berriro ere bildu zen. 1953an Alfredo Borrásekin ezkondu zen; 1956an banandu ziren. 1959an PSUC alderdian sartu zen. Frankismo garaian errepresioaren biktima izan zen, 1960an lehenengo aldiz atxilotua izanik. Eliseo Bayorekin bizi izan zen. 1969an Enrique Listerren PC- VIII alderdian saritu zen; talde hau Alderdi Komunistaren zatiketa baten ondorioa izan zen. 1970an, Burgosko prozesua zela eta, gose greba batean hartu zuen parte eta, horregatik, berriro ere atxilotua izan zen. 1976an "Colectivo Feminista de Barcelona" (Bartzelonako Talde Feminista) sortu zuen. Halaber,Vindicación feminista aldizkaria eta Ediciones de feminismo argitaletxea sortu zituen. 1979tik Poder y libertad aldizkaria zuzendu zuen. Trantsizio urtetan FRAP, GRAPO eta ezkerreko erakundeen defentsan aritu zen. 1978tik Partido Feminista (Alderdi Feminista) bultzatu zuen. [1]
Bibliografia
Saiakera
- Sustituciones y fidecomisos. Bartzelona: Nereo, 1962.
- Historia del trabajo. Bartzelona: Plaza & Janés, 1963.
- Los derechos civiles de la mujer. Bartzelona: Nereo, 1963.
- Los derechos laborales de la mujer. Montecorvo, 1964.
- Mujer y sociedad. Bartzelona: Fontanella, 1969; Madril: Vindicación Feminista, 1996.
- La razón feminista. I.liburukia. Bartzelona: Fontanella, 1981.
- La razón feminista. II.liburukia. Bartzelona: Fontanella, 1982.
- Violencia contra la mujer. Madril: Vindicación Feminista, 1991.
- Mujer y poder político. Madril: Vindicación Feminista, 1992. 2ª ed. Madrid: Kira Edit, 2000.
- La razón feminista. Edizio laburutua. Madril: Vindicación Feminista, 1994.
- Trabajadores del mundo ¡Rendios! Madril: Akal, 1996.
- Amor, sexo y aventura en las mujeres del Quijote. Madril: Vindicación Feminista, 1997.
- Los nuevos mitos del feminismo. Madril: Vindicación Feminista, 2001.
- La violencia que no cesa. Recopilación de artículos. Madril: Vindicación Feminista, 2003.
- Las nuevas españolas. Madril: La esfera de los libros, 2004.
Kronika
- En el infierno. Ser mujer en las cárceles de España. Bartzelona: Ediciones de Feminismo, 1977.
- Viernes 13 en la calle del Correo. Bartzelona: Planeta, 1981.
- El varón español en búsqueda de su identidad. Bartzelona: Plaza & Janés, 1984.
- El alboroto español. Bartzelona: Fontanella, 1984.
Narratiba
- Cartas a una idiota española. Bartzelona: Dirosa, 1974; Madril: Vindicación Feminista, 1989.
- Es largo esperar callado. Bartzelona: Pomaire, 1975. Madril: Vindicación Feminista / Hacer, 1984.
- El juego de la piel. Bartzelona: Argos Vergara, 1983.
- Rupturas. Bartzelona: Fontanella, 1985.
- Camino sin retorno. Bartzelona: Antrophos, 1992.
- Postmodernos. Madril: Libertarias-Prodhufi, 1993.
- Clara. Madril: Vindicación Feminista, 1993.
- Asesinando el pasado. Madril: Kira Edit & Vindicación Feminista, 1997.
- Al fin estaba sola. Bartzelona: Montesinos, 2007.
- Un mujer de nuestro tiempo. Bartzelona: Montesinos, 2009.
Biografia
- Los hijos de los vencidos. Bartzelona: Pomaire, 1978; Madril: Vindicación Feminista, 1989.
- Lidia Falcón. Memorias políticas (1959-1999). Bartzelona: Planeta, 1999; Madril: Vindicación Feminista, 2002.
- La vida arrebatada. Bartzelona: Anagrama, 2003.
Antzerkia
- Crea fama y échate a dormir, 1947
- ' En el futuro, 1957.
- Un poco de nieve blanca, 1958.
- Los que siempre ganan, 1970.
- Con el siglo. Bartzelonan eta Atenasen taularatuta, 1982.
- Las mujeres caminaron con el fuego del siglo. Bartzelona, 1982.
- Parid, parid malditas, 1983. Bartzelona, 1986 eta 1987.
- Siempre deseé el amor, 1983.
- La hora más oscura, 1987.
- Tres idiotas españolas, Madril, 1987; Xixon, 1988; Valentzia eta Bilbo, 1990.
- Tu único amor, 1990.
- Emma, 1992.
- Teatro. Cinco obras. Madril: Vindicación Feminista, 1994.
- Ellas y sus sombras, 1995.
- La hora más oscura. Emma; Atardeceres. Madril: Vindicación Feminista, 2002.
- ¡Vamos a por todas! Madril: Asociación de Autores de Teatro, 2002.
Erreferentziak
Bibliografia
- Gabriele, John P. El teatro breve de Lidia Falcón. Madril: Fundamentos, 1997. ISBN 84-245-0773-8
Kanpo estekak
- 1935eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrilgo idazleak
- Madrilgo politikariak
- Espainiako politikariak
- Espainiako Trantsizio Demokratikoa
- Idazle feministak
- Espainiako antzerkigileak
- Espainiako eleberrigileak
- Espainiako feministak
- Feminismoaren historia
- XX. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Madrildarrak
- Bartzelonako unibertsitateko ikasleak
- Prostituzioaren abolizionistak
- Emakume eleberrigileak