The Talented Mr. Ripley (filma)
The Talented Mr. Ripley (euskaraz Ripley jaunaren talentua) 1999ko Anthony Minghella ingeles zinema zuzendariaren thriller psikologiko filma bat da. Bertan, Matt Damon, Gwyneth Paltrow, Jude Law eta Cate Blanchett aktoreek antzeztu zuten.
Patricia Highsmith idazlearen Ripley trebea eleberrian oinarritua dago. Aurretik, eleberri honen beste zinemaratze bat ere izana zen, hain zuzen ere, 1959an René Clémentek zuzendu eta Alain Delonek antzeztutako Plein soleil filma. Ripley Saileko beste hainbat filma ere egin izan direlarik. Hauetan, polizia eleberrietako ohiko protagonistak ez bezala, pertsonaia nagusia antiheroia da, izaera makiabelikoa eta nortasun sexual bikoitza duen gizonezkoa.
5 Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi izan. Aktore onenaren BAFTA Saria irabazi zuen (Jude Law).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tom Ripley (Matt Damon), Manhattango zerbitzu enpresa bateko langile gazte eta oportunista bat da, festa batean pianoa jotzeko Princetongo jaka bat maileguan eskatzen duelarik. Festa ospatzen ari den etxaldeko jabe aberatsak Ripleyren jaka ikustean, Ripleyek jabearen Dickie semearen (Jude Law) laguna eta unibertsitateko gelakidea dela sinestarazten dio; orduan, aitak Ripley Italiara joan eta Dickie etxera ekarrarazteko mila dolar emango dizkio, honela Dickiek etxean familiako enpresa zuzendu eta gaixorik dagoen amarekin bere azken uneak igaro ditzan. Dickie, playboy eta bizizale bat da, Ripleyk Italian hura ezagutzean haren bizimodua eta Marge neska-lagunaz (Gwyneth Paltrow) oso erakarria sentituko da. Honela bada, Ripley bizimodu horretara berehala ohitu eta Dickieren lagun egingo da, harengatik adiskidetasuna baina zeozer gehiago ere sentituko duelarik. Bere sentimenduak ezagutaraztea derrigortua izatean, bizitza erabat aldatuko dion erabaki bat hartzeko abagunean egongo da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Matt Damon: Tom Ripley
- Gwyneth Paltrow: Marge Sherwood
- Jude Law: Dickie Greenleaf
- Cate Blanchett: Meredith Logue
- Philip Seymour Hoffman: Freddie Miles
- Jack Davenport: Peter Smith-Kingsley
- James Rebhorn: Herbert Greenleaf
- Sergio Rubini: Roverini inspektorea
- Philip Baker Hall: Alvin MacCarron
- Celia Weston: Izeba Joan
- Fiorello: Fausto
- Stefania Rocca: Silvana
- Ivano Marescotti: Verrecchia koronela
- Anna Longhi: Buffi andrea
- Alessandro Fabrizi: Baggio sarjentua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Talented Mr. Ripley filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Talented Mr. Ripley filmaren trailer do iragarkia ikusgai. youtube.com (Ingelesez)
- 1999ko filmak
- Anthony Minghellak zuzendutako filmak
- Patricia Highsmithek idatzitako filmak
- Anthony Minghellak idatzitako filmak
- Gwyneth Paltrowek antzeztutako filmak
- Jude Lawek antzeztutako filmak
- Cate Blanchettek antzeztutako filmak
- Philip Seymour Hoffmanek antzeztutako filmak
- Jack Davenportek antzeztutako filmak
- Sergio Rubinik antzeztutako filmak
- James Rebhornek antzeztutako filmak
- Lisa Eichhornek antzeztutako filmak
- Philip Baker Hallek antzeztutako filmak
- Celia Westonek antzeztutako filmak
- Fiorellok antzeztutako filmak
- Stefania Roccak antzeztutako filmak
- Giuseppe Fiorellok antzeztutako filmak
- Ivano Marescottik antzeztutako filmak
- Anna Longhik antzeztutako filmak
- Renato Scarpak antzeztutako filmak
- Matt Damonek antzeztutako filmak
- Gretchen Egolfek antzeztutako filmak
- Gianfranco Barrak antzeztutako filmak
- Deirdre Lovejoyk antzeztutako filmak
- Sydney Pollackek ekoitzitako filmak
- Saul Zaentzek ekoitzitako filmak
- William Horbergek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Thrillerrak
- Drama filmak
- LGBTeei buruzko filmak
- Psikopatei buruzko filmak
- Nortasun lapurretari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Erroman girotutako filmak
- Venezian girotutako filmak
- Italian girotutako filmak
- BAFTA film saridunak