Edukira joan

Uraren bazterrean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uraren bazterrean
Datuak
IdazleaShi Nai'an (en) Itzuli, Shi Hui (en) Itzuli, Guo Xun (en) Itzuli eta Luo Guanzhong (en) Itzuli
Argitaratze-dataXIV. mendea
Generoaeleberri historikoa eta abentura-nobela
HerrialdeaYuan eta Ming dinastia

Uraren bazterrean (txinera tradizionalez: 水滸傳; txinera sinplifikatuz: 水浒传; pinyinez: Shuǐhǔ zhuàn), Zingirako gaizkileak, Gizon guztiak anaiak dira, Zingirako gizonak edo Liang mendiko zingirak izenez ere ezaguna, txinerazko literaturako lau eleberri klasiko garrantzitsuenetako bat da.

Shi Nai'an egiletzat hartzen dute eta txineraz idatzita dago. Istorioa, Song dinastiaren garaian girotua, legez kanpoko 108 gaizkilez osatutako talde batek Liang mendian (edo Liangshan zingiran) topo egin zuela kontatzen du. Indar armatu handi bat osatuz, gobernuak amnistia eman eta atzerriko inbaditzaileei aurre egiteko eta matxinoen aurka borrokatzeko kanpainetan bidaliko dituzte. Jatorrian, eleberriaren izenburua txineraz Jianghu Haoke Zhuan (江湖豪客傳) zen, batzuetan Zhongyi Shuihu Zhuan (忠義水滸傳) bezala idazten zuten.

Eleberria, bertoko fikzioaren lehen "maisulanetako" bat bezala goraipatua, bere umorearen "nagusitasun eta kontrolagatik" eta bere tonuagatik ezagutzen zuten.[1] Lana hizkuntza bizi, umoretsu eta bereziki lizunaren erabileragatik ere ezagutzen zuten. Hala ere, Ming dinastiako hainbat kritikok "likitsa" zela salatu zuten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bill Findlay. (2004). Frae Ither Tongues: Essays on Modern Translations into Scots. Clevedon [Inglaterra]: Multilingual Matters Ltd, 21 or. ISBN 1-85359-701-5. OCLC .55630249.
  2. Chinese literature. Foreign Languages Press, University of Michigan, 138 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.