Edukira joan

Txikipedia:Douglas izei

Wikipedia, Entziklopedia askea

Douglas izeia (Pseudotsuga menziesii) zuhaitz hosto iraunkorra da eta landare monoikoa.

Douglas Izeia

NON AURKITU DEZAKEGU?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

          Leku askotan aurki dezakegu, adibidez: Mendebaldeko Ipar Amerikan, Asian eta Europako basoetan, nahiz eta jatorriz Ipar Amerika mendebaldekoa den. Gipuzkoan adibidez, Albiztur eta Abaltzisketan dago. Douglas Izeia toki hezeetan aurkitzen da.

  Zuhaitz hauek oso altuak dira, 60-65 m-ko altuera izatera iritsi daitezke, zabalak dira, hosto txikiak dituzte eta puntan dituzten konoak marroiak dira.

NOLA UGALTZEN DA? NOLAKOA DA BERE BIZI ZIKLOA?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Douglas Izeiaren lore eta haziak.

Ugal garaia apirila eta maiatzaren artean da.

ZERTARAKO ERABILI DEZAKEGU?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurra paper-orea egiteko erabiltzen da eta gainontzekoa zerrategira eramaten dute.

BA AL DAKIZU ?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Douglas izeiaren zuhaitz bat dagoela Albizturren 102 urte dituena eta gipuzkoako zuhaitz altuenetako bat dena. Hain zuzen, Albizturko zuhaitz honek gutxi gorabehera 65 m-ko altuera du (15 pisuko etxe batek baino gehiago neurtzen du), eta horregatik, zuhaitz berezi izendapena du.