Torre Annunziata
Torre Annunziata Torre Annunziata Torr'Annunziata | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Probintzia | Napoles | ||
Jatorrizko izena | Torre Annunziata Torr'Annunziata | ||
Posta kodea | 80058 | ||
ISTAT kodea | 063083 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°45′25″N 14°26′40″E / 40.7569°N 14.4444°E | ||
Azalera | 7,33 km² | ||
Altuera | 9 | ||
Mugakideak | Boscoreale, Boscotrecase, Castellammare di Stabia, Pompei, Torre del Greco eta Trecase | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40.153 (2023ko urtarrilaren 1a) −2.253 (2018) | ||
Dentsitatea | 5.325 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 081 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Benevento, La Ciotat, Emmendingen eta Valentzia | ||
Katastro kodea | L245 | ||
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) | ||
Matrikula | NA | ||
http://torreannunziata.it |
Torre Annunziata Italiako hiri bat da, Napoliko probintziakoa, Campania eskualdean. Vesuvio sumendiaren magalean dago, Napolesko golkoaren aurreko aldean, "Behiaren Sabela" deritzon badia estrategikoan. Hain zuzen ere, Torre Annunziatako portua Campaniako hirugarrena da garrantziz.
Vesuvio sumendiaren erupzioek behin baino gehiagotan suntsitu dute hiria, hala nola 79., 1631. eta 1906. urteetan.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina burdingintza-industriak eta elikagaigintzak indar handia izan zuten, baina gaur egun ontzigintza, armagintza eta industria farmazeutikoa dira jardunbide nagusiak.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UNESCOk 1997an Oplontiko aztarnategia Gizateriaren ondare izendatu zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste erromatarren bideak jasotzen zituen Tabula Peutingeriana lanean ageri da, Oplonti izenez: terma-lekutzat aipatzen zuten. K.a. VIII. mendean grekoak bizi izan ziren hirian, eta etruriarrak eta samniotarrak ondoren. Erromatarrek eskuratu zuten K.a. 89. urtean, baina handik hamar urtera Vesuvio sumendiaren erupzio batek hiriari hondamendia ekarri zion, eta hurrengo milurtekoan Silva Mala izenez ezaguna izan zen, lapurrak zebiltzan leku arriskutsua zelako.
1319. urtean Karlos Calabriakoak inguruko lurrak leial zitzaizkion jauntxoei eman zizkien, eta han Annunziata Andre Mariaren eliza eraiki zuten, baita monasterio eta hospizio bat ere. Gerora, babeserako dorre bat eraiki zuten, eta auzo guztiak hartu zuen «Torre dell'Annunziata» izena. 1631. urtean ingura berriro suntsituta geratu zen beste erupzio baten ondorioz, baina berehala ekin zioten berreraikitzen, hiria industria-jardueraz garatuz.
1810-1815. urte bitartean Gioacchinopoli izena ipini zioten hiriari. Hainbat herrialde eta agintariren menpe egon ostean, merkataritza indartuz zihoan neurrian hiria hazten joan zen. Industria-jarduera ere handitzen joan zen Bigarren Mundu Gerra bitartean.
Gaur egun, Camorra gaizkile-elkartearekin izan dituen harremanengatik, eta hilketak, droga-trafikoa eta ustelkeria gertatzen direlakoan, Torre Annunziatak ez du turismoa erakartzen, hondar beltzezko hondartza ikusgarriak eta ondare arkeologiko aberatsa izanagatik ere.
Dialektoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Torre Annunziatan euren hizkera dute, torrese deritzon napolieraren aldaera: ahoskera berezia dute.
Senidetutako hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Italieraz)