Preity Zinta
Preity Zinta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Shimla, 1975eko urtarrilaren 31 (49 urte) |
Herrialdea | India |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gene Goodenough (en) (2016 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hindia |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, modeloa, zutabegilea, ekoizlea, idazlea eta aktorea |
Pisua | 52 kilogramo |
Altuera | 1,62 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
| |
Preity Zinta (hindiz: प्रीति ज़िंटा; Shimla, Himachal Pradesh, 1975eko urtarrilaren 31) Indiako zinemako aktore bat da.[1] Bollywooden filmetan eta telugu, punjabera eta ingelesezko filmetan agertzen da. Psikologia kriminaleko lizentziatura batekin graduatu ondoren, 1998an Dil Se eta Soldierren egin zuen debuta. Aktore onenaren Filmfare Saria irabazi zuen, eta Kya Kehnan (2000) filman ama ezkongabearen papera egiteagatik kritika onak jaso zituen. Paper asko egin ditu eta Bollywoodeko emakumezko heroiaren ideia aldatu du.
Zintak lehen izendapena jaso zuen Filmfare sari baerako Kal Ho Naa Ho (2003) draman egindako lanagatik. Urteko film arrakastatsuenen protagonista izan zen: Koi... Mila gaya, eta Veer-Zaara.[2] Emakume indiar modernoa antzeztu zuen Salaam Namasten eta Kabhi Alvida Naa Kehnan. Film horiek arrakasta handia izan zuten Indiatik kanpoko takilan.[3] Lorpen horiek Bollywoodeko aktore ezagun bihurtu dute.'[4][5] Nazioarteko zineman lehen papera Heaven on Earth film kanadarra izan zen.
Zinema egiteaz gain, Zintak BBC News Online South Asiarako zutabeak idazten ditu, antzerki-aktorea da eta Kings XI Punjab kriket taldearen jabea da. Pentsatzen duena esateko ohitura duelako, oso ezaguna da hedabideetan sortzen dituen eztabaiden ondorioz.[6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Joshi, Shriniwas. (16 de marzo de 2007). Glamour girls from Himachal Pradesh. The Tribune.
- ↑ Most Grossing Movies by actresses. IBOS.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Overseas Earnings (Figures in Ind Rs). BoxOfficeIndia.Com.
- ↑ Kulkarni, Ronjita. (2003). The unanimous No 1: Preity Zinta. Rediff.com.
- ↑ Exceptional roles in Hollywood acceptable : Priety. The Hindu 20 de septiembre de 2006.
- ↑ Mukherjee, Madhureeta. (17 de octubre de 2006). Preity manages traffic on the road!. The Times of India.
- ↑ Sharma, Madhvi. (7 de marzo de 2007). Women need no inspiration. The Times of India.