Pragako gaztelua
Pragako gaztelua | |
---|---|
Pražský hrad | |
[[]] | |
Kokapena | |
Herrialdea | Txekia |
Municipality with town privileges in the Czech Republic | Praga |
Cadastral area in the Czech Republic | Hradčany |
Koordenatuak | 50°05′N 14°24′E / 50.09°N 14.4°E |
Altitudea | 250 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | IX. mendea |
Jabea | Txekia |
Kudeatzailea | Správa Pražského hradu |
Izenaren jatorria | Praga |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Matthias of Arras (en) Benedikt Rejt (en) Jože Plečnik |
Estiloa | arkitektura erromanikoa arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura arkitektura barrokoa |
Dimentsioak | 130 () × 570 () m |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 512.800 |
Webgune ofiziala | |
Pragako gaztelua (txekieraz: Pražský hrad) txekiar hiriburu Pragaren iragan historiko, kultural eta sozialaren hondar enblematiko, arranditsu eta nabarmenetako bat da, bata bestearen jarraian etorri ziren sute eta inbasioak gora-behera.
IX. mendean sortua, Bohemiako erregeen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreen, Txekoslovakiako presidenteen eta Txekiar Errepublikako presidenteen egoitza izan zen. Bertan, Bohemiako Koroaren Bitxiak daude. 570 metroko luzera eta 130 metroko batez besteko zabalerarekin, munduko Erdi Aroko gotorlekurik handientzat hartzen da.
Multzoaren barnean, Pragako katedrala, Bohemiako antzinako artea duen San Jurgiren komentua, San Jurgiren basilika, Errege Jauregia, eta pizkunde eta barroko garaiko margolan galeriak gazteluko antzinako zalditegietan ditu, beste gauza batzuen artean.
Jože Plečnik arkitektoak birmoldatu zuen 1920 eta 1934 bitartean, Tomáš Masaryk presidenteak eskatuta.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txekieraz)(Ingelesez)Webgune ofiziala