National Trust for Scotland (Eskoziako gaeleraz: Urras Nàiseanta na h-Alba; euskaraz: «Eskoziako Ondare Nazionala»), ofizialki The National Trust for Scotland for Places of Historic Interest or Natural Beauty (euskaraz: «Eskoziako Historia Interesdun edo Natur Edertasundun Lekuen Ondare Nazionala»), Eskoziako leku historikoak, monumentuak eta interesdun lekuak mantendu, babestu eta kudeatzen dituen erakundea da.
1931n sortua izan zen eta egoitza nagusia Edinburgh hiriburuan du. Gaur egun 330.000 kide inguru ditu.
Eskozian barna 130 jabego eta 73,000 ha azalerako lursailen jabetza du, gazteluak, iturburuak, iturriak, lorategiak eta landa-eremu eta baserri giroko hainbat herrixka barne.