Minna Wagner
Minna Wagner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oederan, 1809ko irailaren 5a |
Herrialdea | Saxoniako Erresuma |
Heriotza | Dresden, 1866ko urtarrilaren 25a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Alter Annenfriedhof, Dresden (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Richard Wagner |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea eta musikagilea |
Minna Wagner,sortzez Christine Wilhelmina Planer (Oederan, Chemnitz inguruan, Saxonia, 1809ko irailaren 5a - Dresden, 1866ko urtarrilaren 25a) alemaniar aktorea izan zen, Richard Wagner konpositorearen lehen emaztea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere familia Dresdenera joan zen bizitzera eta hamabost urte zituela Natalie alabaz erditu zen, Ernst Rudolf von Einsiedel kapitainarekin izandako harreman baten ondorioz. Bizitza osoan, Minnak Natalie bere ahizpa gaztea zela esan zuen.
1833an Minna Planer aktoreak Bad Lauchstadten ezagutu zuen Richard Wagner, handik hilabete batzuetara Magdeburgon orkestraren zuzendari izendatu zutena. 1836an ezkondu ziren, eta urte horretan Wagner-ek Maitatzeko debekua (Das Liebesverbot) opera estreinatu zuen. Königsberg-era joan ziren bizitzera, non Minnak antzezten zuen eta senarra orkestra-zuzendaria zen, baina antzokiak porrot egin zuen.
Wagnerrek eta Minnak Dresdenera jo zuten. Minna aktore lanetan aritzen zen, baina Wagnerren jelosiak bere ibilbidea eten egin zuen. Handik urtebetera Rigan kokatu ziren, baina hartzekodunek berriro behartuta, bikoteak Ternuara ihes egin zuen belaontzi batean, eta Baltikotik Boulogne Sur Mer aldera abiatu zen, non Giacomo Meyerbeer ezagutu zuten. Ihesaldian, Minna haurdun zegoen eta galdu zuen eta ez zuen seme-alabarik izan berriro.
Minnak senarraren desleialtasunak jasan zituen, azkena Mathilde Wesendonckekin, eta horrek dibortzioa eragin zuen. Lagun bati idatzi zion gutun batean: «Jeinu izateak bastardo izateko eskubidea ematen al dizu?» (“Hat ein genialer Mann das Recht auch ein Schuft zu sein?”).
Laudanoarekiko menpekotasuna zuela uste da, eta horregatik hil zen enbolia baten ondorioz, 1866an, Dresdenen. Richard Wagner Marseillan zegoen une horretan, baina ez zen hiletara joan; 1865etik Cosima Liszt-ekin nahasita zegoen, eta 1870ean ezkondu zen harekin.
Fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magic Fire (1955) filmean, Yvonne De Carlo aktore kanadarrak jokatu zuen Minnaren rola.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gutman, Robert, Richard Wagner, Der Mensch, sein Werk, seine Zeit, Wilhelm Heyne Verlag, München, 1989.
- Sven Friedrich (Hrsg. ): Richard Wagner; Werke, Schriften und Briefe, Directmedia, Berlin 2004.
- Martin Gregor-Dellin: Richard Wagner – Mein Leben. List, München 1994, ISBN 3-471-79153-1.
- Hanjo Kesting: Richard Wagner – Briefe. Piper, München 1983, ISBN 3-492-02829-2.
- Sibylle Zehle: Minna Wagner, eine Spurensuche. Hoffmann und Campe, Hamburg 2004, ISBN 3-455-09439-2