Libanoko gailu elektronikoen leherketak (2024)
Libanoko gailu elektronikoen leherketak | |
---|---|
Mota | talde : leherketa security breach (en) atentatu erasoaldi bonba erasoa Kontraterrorismo |
Honen parte da | Israel eta Libanoren arteko mugako gerra istiluak (2023-2024), Arabiar–israeldar gatazka eta Iran-Israel delegaziozko gerra |
Denbora-tarte | 2024ko irailaren 17a - 2024ko irailaren 19a |
Data | 2024ko irailaren 18a |
Kokaleku | Libano |
Herrialdea | Libano eta Siria |
Helburu | Hezbola |
Pertsona hilak | 42 |
Pertsona zaurituak | 3.500 |
Erantzule | Israel Mossad |
Arma | pertsona-bilagailu walkie-talkie simplex communication (en) HDX |
Komunikabide | |
Libanoko gailu elektronikoen leherketak Hezbolako kideak kaltetzearren Israelek egindako indarkeriazko ekintzen multzo sinkronizatu bat izan ziren, Israelen eta Libanoren arteko mugako gatazkan jazoa. Libanon eta Sirian izan ziren leherketak, 2024ko irailaren 17eta 18an. Israelek hainbat pertsona-bilagailu eta komunikazio-irrati eztandarazi zituen; gailu horiek Hezbola Libanoko talde xiitako kideek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen zituzten, baina baita Libanoko mediku eta larrialdi zerbitzuetako hainbat kidek, besteak beste.
Atentatua prestatzeko, Israelgo espioitza agentziak (Mossad) hainbat gailu fabrikatu zituen, isilpean, barruan PETN lehergailua ezarrita, eta Hezbolako kideei saldu zizkien konpainia mozorrotu baten bidez.[1][2] Tresnen eztandek 2.800 lagun baino gehiago zauritu eta gutxienez 37 lagun hil zituzten;[3] badirudi biktima asko Hezbolako kideak zirela, baina zibil ugari ere bai; tartean lau haur hil zituzten,[1] eta larrialdi-zerbitzuetako kideak eta bestelako boluntario batzuk zauritu.[4] Erasoa 2023-2024ko Israel-Palestina gerraren barruko beste gertaera bat izan zela dirudi.[5]
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eztandak bi egunetan izan ziren, 2024ko irailaren 17 eta 18an. Egun horietan, ehunka zibil eta Hezbolako ehunka kide larri zauritu ziren Libanon zehar kokagune ugaritan, pertsona-bilatzaile gailuek ustekabean eztanda egin zutenean. Dirudienez, aparatuek eztanda baino zenbait segundo lehenago jo zuten, hartzaileak gailua eskuetan har zezan eta aurpegira inguratu zezan, eta, horrela, eskuetan eta begietan lesio larriak izateko aukera indartzeko. Eztandak Hezbolak presentzia duen tokietan izan ziren, Libanoko hiriburu Beiruten (Dahieh auzoa barne), Libano hegoaldean eta Bekaa haranean. Siriako hiriburu Damaskon ere izan ziren eztandak.
Leherketek hasierako eztandetatik 30 minutura arte iraun zuten; horrek ondoriozko kaosa areagotu egin zuen. Lekukoek jakinarazi zuten hainbat pertsona odoletan ikusi zituztela leherketen ondorioetan izandako zauriengatik. Lehen eraso honetan 14 pertsona hil ziren (tartean neskatxa bat), 2800 zauritu ziren eta horietatik 1800 ospitaletan daude.[6]
Hasierako leherketak gertatu eta 24 ordura, lehergailuen bigarren bolada bat gertatu zen Libanon. Hezbolak irrati eramangarriak zirela esan zuen, ICOM-IC-V82 Walkie-talkieak alegia. Leherketek ere suteak eragin zituzten etxebizitzetan.[7] Bigarren egun horretan 20 eta 25 hildako artean eta 450 zauritu gertatu ziren, agentzien arabera. Eztandak indartsuagoak izan ziren.[8][9]
Lehergailuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Israelek Hezbolako militanteak «kontrolatu ez zitzan» hasi zen bilagailuak erabiltzen talde armatua, modu horretan «seguruagoa» izango zelakoan. Haien nahia zen Israelgo informazio zerbitzuak ez sartzea euren komunikazioan, eta non zeuden ez jakitea. Segurtasun neurri gisa zeukaten hori, ez beste teknologiarik ez zegoelako. Hezbolak uste zuen seguruago zeudela horrela. Haatik, Israelgo espioitza agentzia (Mossad) konturatu zen Sirian eta Libanon pertsona-bilagailuak erabiltzen zituztela, eta aurkitu zuten modua pertsona-bilagailuen baterian esku hartzeko.[10]
Libanoko goi segurtasun-iturri batek Reuters albiste-agentziari jakinarazi zionez, Mossadek lehergailu kopuru txiki bat jarri zuen Taiwanen fabrikatutako 5.000 pertsona-bilatzaileren barruan.[11] Libanora iritsi baino lehen manipulatu zituzten pertsonen bilatzaileak, funtzionario batzuen arabera. Gehienak AR924 modelokoak ziren, baina bidalketan Gold Apolloren beste hiru modelo ere sartu ziren. Mezu kodetu batek aldi berean aktibatuko zituen lehergailuak.[12][13]
Elijah Magnierrek Al Jazeerari esan zion Libanoko iturriek Hezbolak eztanda egin ez zuten pertsonen bilaketari buruz egindako hasierako ikerketen xehetasunak partekatu zituztela. Ikerketa horiek agertu dutenez, Israelek 1-3 gramo PETN (pentaeritritol tetranitratoa) lehergai indartsua jarri zuen gailu bakoitzean.[14]
Hezbolaren eta Israelen erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Gerra ekintza bat izan da, Libanoko herriari eginiko gerra deklarazio bat». Horrela definitu zituen erasoak Hezbolla talde xiitako lider Hassan Nasrallahk. Bere adierazpena adieratzen ari zen une berean, Israelgo armadako hegazkinak ibili ziren Beirut inguruan. Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallantek, bestetik, ohartarazpen hau egin zuen: «Beste fase batean sartu da gerra. Hainbat hilabetez Gazan Hamasen aurka borrokatu ostean, grabitate zentroa iparraldera mugitu da, baliabideak eta indarrak desbideratuta». Israelek ez du orain arte hitzik egin Hezbolaren aurkako erasoez, baina Gallantek zoriondu egin ditu herrialdeko informazio zerbitzuak erdietsitako «lorpen handiengatik», xehetasun gehiagorik eman gabe.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Frenkel, Sheera; Bergman, Ronen; Saad, Hwaida. «How Israel Built a Modern-Day Trojan Horse: Exploding Pagers» The New York Times
Aipua: «Even before Mr. Nasrallah decided to expand pager usage, Israel had put into motion a plan to establish a shell company that would pose as an international pager producer. By all appearances, B.A.C. Consulting was a Hungary-based company that was under contract to produce the devices on behalf of a Taiwanese company, Gold Apollo. In fact, it was part of an Israeli front, according to three intelligence officers briefed on the operation. They said at least two other shell companies were created as well to mask the real identities of the people creating the pagers: Israeli intelligence officers.». - ↑ (Ingelesez) Yerushalmy, Jonathan; Milmo, Dan. (2024-09-19). «Hezbollah device blasts: how did pagers and walkie-talkies explode and what do we know about the attacks?» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240919/nasralah-admite-el-dano-de-un-golpe-que-cruza-todas-las-linea-rojas-y-se-prepara-para-lo-peor
- ↑ Lopez, Axier. «Inoiz ikusi gabeko atentatuak Libanon. Nola eta zergatik?» Argia 2024-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/hezbollahko-milaka-kideren-pertsona-bilagailuek-eztanda-egin-dute_2130679_102.html
- ↑ https://es.euronews.com/2024/09/18/nuevas-explosiones-en-libano-ahora-de-radios-portatiles-y-walkie-talkies-de-hezbola
- ↑ https://www.mtv.com.lb/News/مباشر/1485469/بالص-ورة--الأجهزة-التي-انفجرت-هي-من-نوع-icom-v82
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240918/nueva-cadena-de-explosiones-en-libano
- ↑ https://www.bbc.com/mundo/articles/cwy9g765630o
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/susmoa-da-israelek-gailu-horietako-bakoitzean-lehergai-gramo-batzuk-sartzea-lortu-zuela_2130727_102.html
- ↑ https://www.timesofisrael.com/liveblog_entry/senior-lebanese-security-source-mossad-injected-explosive-material-into-the-pagers/
- ↑ https://www.reuters.com/world/middle-east/israel-planted-explosives-hezbollahs-taiwan-made-pagers-sources-say-2024-09-18/
- ↑ https://www.nytimes.com/2024/09/17/world/middleeast/israel-hezbollah-pagers-explosives.html
- ↑ https://www.aljazeera.com/news/2024/9/18/how-did-hezbollah-get-the-pagers-that-exploded-in-lebanon
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/gatazka-fase-berri-batean-sartu-dela-ohartarazi-du-israelgo-defentsa-ministroak_2130756_102.html